Cerrar
Enrédate
Unicef
HizkuntzaEuskaraHizkuntza aukeratu
Bilatu

Funtsezko kontzeptuak: Elkarmenpekotasuna

Zein hizkuntzatan eskuragarri: cas, cat, gal
foto
Elkarmenpekotasuna gure bizitzak mugatzen dituen errealitate bat da. Bizirauteko eta garatzeko, guztiok beste pertsonekiko menpekotasuna dugu: gure eguneroko bizitzarako besteen beharra dugu. Berdina gertatzen da ingurumenarekin, bere aldaketek guregan eragina izaten baitute, batzuetan modu lazgarrian gainera.  Eskolako etapa funtsezkoa da ezagutza hau lortzeko eta arduratsuagoak eta kontzienteagoak diren portaera-ereduak garatzea lortzeko.
Balorazioa:  (14 Botoak, batezbestekoa 4 5)

Ba al zenekien...?

Interdependencia: equipo de baloncesto

Elkarmenpekotasuna ez da mundu-mailako sistemen ezaugarria soilik. Tokiko eta nazioko sistemetan ere izaten da.

Gazteak hainbat eremuri dagozkion —familia, eskola, enpresa bereko langileak, tokiko komunitate bat eta herrialde bereko eskualdeak— paperen interdependentzia aztertuz ohi daitezke kontzeptu horrekin.


Garai batean, ikasgeletan mundua elkarren arteko loturarik gabeko estatuen multzo bat balitz bezala erakusten zuten. Baina globalizaturiko mundu batetan ezinbestekoa da elkarmenpekotasunaren kontzeptua ulertzea. Elkarmenpekotasun hori ulertzeak gure munduaren izaera sistematikoaz jabetzeko aukera ematen die ikasleei.

Munduak sistema gisa funtzionatzen duela ulertzeak ondokoa darama berekin:

  • Sistema horren harreman-sarea ulertzea.
  • Sare horren osagaien arteko oreka ezegonkorraz jabetzea.
  • Sistemaren alde batean gertatzen diren aldaketek sistema osoari eragingo diotela ulertzea.

Arazoen faktoreen elkarmenpekotasuna ulertzeari esker lor daitezke luzarorako irtenbideak.

Elkarmenpekotasuna, alabaina, Garapenerako Hezkuntzan ikasi beharreko gai bat baino zerbait gehiago da. Ikaskuntza-prozesurako ere funtsezkoa da. Jarduerak lankidetza-ikuspegian oinarrituta egin behar dira, ikasleek modu elkarreragilean eta elkarmenpekotasunezkoan, zeregin espezifikoagoak osatuz lan egin dezaten.
 

 

Elkarmenpekotasunaren inguruko zenbait adibide


• Kutsadura:
airean eta uretan produktu kutsakorrak egoteak muga nazionalak gainditzen ditu eta ondoko herrialdeetako elikadura-kateetan izan dezake eragina, hortaz, herritarren osasunean eta bizimoduetan eragina izanik.

• Krisiak:
Petrolio-ekoizlea den herrialde bateko “tokiko” gatazka batek mundu osoko petrolio-horniduran eragina izan eta handik milaka kilometrotara dauden herrialdeetako energia-politikan aldaketak eragin litzake.

• Pobrezia: pobrezia, baliabide ekonomikoen gabeziaz gain, elkarren artean harreman estua duten hainbat faktoreren arabera azal daiteke: hezkuntzara, asistentzia sanitarioa eta ingurumen osasuntsua eskuragarri izateko orduan desberdintasun sakonak edota eskubide zein aukera berdintasunean desberdintasun handiak egotea, besteak beste. Pobrezia bizirauteko baliabideak soilik emanez desagerrarazteak emaitza partzialak izaten ditu.

Funtsezko kontzeptuak

Garapenerako Hezkuntza funtsezko bost kontzeptutan oinarritzen da; hauek guztiek arazo hurbilenak zein mundu mailakoak hezkuntzaren bitartez lantzeko ikuspegi desberdinak eskaintzen dituzte:

Irakasleen prestakuntza

Tizas de colores sobre una mesa

Sareratu UNICEFekin programa aztertu ezazu, ezagutu zer den Garapenerako Hezkuntza, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuari zer eskaintzen dion ezagutu eta zure ikasgaietan nola barneratu dezakezun. Ikus itzazu ikasgelan konprometituriko hezkuntza sustatzeko Informazio eta Komunikazio Teknologiak (IKT)erabiltzeko dauden aukerak

0 iruzkinak

Beste erabiltzaile batzuen iruzkinak irakurri, edota Zure iruzkina utz ezazu
Iruzkina utzi
Eskuragarritasuna W3C AA Maila     Creative Commons  Creative Commons(by)
Enrédate 2000 - 2012 UNICEF Espainia