Cerrar
Enrédate
Unicef
HizkuntzaEuskaraHizkuntza aukeratu
Bilatu

Funtsezko kontzeptuak: Irudiak eta pertzepzioak

Zein hizkuntzatan eskuragarri: cas, cat, gal
foto
Inguratzen gaituzten irudiak ez dira neutroak: egiten duenaren ikuspegi subjektiboaren eta jasotzen duenaren ikuspegiaren eragina izaten dute; baita informazio-kanalaren eta testuinguruaren eragina ere izaten du. Honek ez du negatiboa izan behar derrigorrez, gizakiaren komunikazio eta ezagutza prozesuaren parte ere baita.

Ikuste-alfabetatze kritikoak aurreiritzien ondorioez jabetzen eta haiekiko sentiberagoak izaten laguntzen die gazteei, honela aurreiritziek eta estereotipoek mundua ikusteko dugun moduan duten eragina baloratu ahal dezaten.

Balorazioa:  (2 Botoak, batezbestekoa 5 5)

Garapenerako Hezkuntzaren kontzeptuak: Irudiak eta pertzepzioak

 

Imágenes y perepciones

1go irudia: Mundua estereotipoen bitartez ikusteak gauzak sinpleak eta  arau gutxi batzuen bitartez definitu daitezkeenaren segurtasun faltsua ematen digu. Gazteek errealitatearen distortsio honen inguruan hausnarketa egitea beharrezkoa da.

Estereotipoei eta aurreiritziei dagokienez, lehen eraginak hurbileko senitartekoetatik datoz eta jarrerak modu inkontzientean hartzen dira eskuarki. Haurrek mezu estereotipatuak ere hartzen dituzte liburuetatik, Internet-etik, bideojokoetatik, filmetatik eta komunikabideetatik. Pertsona jakin batzuek komunikabideetan ez agertzeak ere (arraza edo etnia jakin batzuetakoak, adinduak eta minusbaliotasunen bat dutenak) giza talde horiek gizartean balio txikiagoa dutela pentsarazten die haurrei.

Aurreiritzi negatiboak guztiontzako kaltegarriak dira


Nazioarteko komunitateko kide guztiengan dute eragina estereotipo eta aurreiritzien sormenak. Sarritan:

  • Los prejuicios pueden llegar a justificar la exclusión de quienes pertenecen a grupos marginados en lo que respecta a la educación, las posibilidades de empleo y de alojamiento; pueden ser ridiculizados o víctimas de acoso y de violencia.

  • Irudi horiek, halaber, teorikiko "beraien aldekoak" diren taldeak ere kaltetzen ditu: bizitzako zenbait arlo positibo edo negatibo talde bateko edo besteko partaide izatearen araberakoa denaren sinesmenak, beren buruaren gaineko errealismo urriko ikuspegia garatzen dute eta horrek eragina izan dezake aldakorra den mundu honetan lan egiteko eta komunikatzeko duten ahalmenean.
  • Irudi faltsu horiek beste kulturekin jakintzak eta esperientziak partekatzeko aukera ezabatzen dute

Hezkuntza multikultural eraginkorra

 

Hezkuntza multikulturalak hainbat ekimen sortu du taldeen artean elkar ulertzea hobetzeko eta estereotipoak murrizteko. Helburu horiek gorabehera, ikuspegi multikulturalak aurreikusi ez zitezkeen ondorioak izan ditu batzuetan:

  • Kultura baten elementu exotikoak —hala nola elikadura eta janzkera— azaletik erakutsita, estereotipoak indartu egin daitezke, ezabatu beharrean.
  • Material multikulturalaren zati bat herrialde baten uneko errealitateari baino herrialde horren historiari buruzko bizimoduaren alderdietan oinarritzen da, eta, egia esan, kultura guztiak unean uneko egoeretara egokitzen dira etengabe. 

  • Beste material batzuk, berriz, estereotipo negatibo bat estereotipo positibo batekin ordeztera bideratzen dira eta horrek dagokion herrialdeko bizimoduari buruzko irudi erreala eta zehatza hartzea eragozten du. 


 Hezkuntza multikulturala behar bezala gauzatzeko, beharrezkoa da:

  • Dagokion kulturaren barne-osaera erakustea, baita, logikoa denez, kultura hori tokiko egoeretara egokitzen dela ere. Hori lagungarria izan daiteke ikasleek kultura ez dela homogeneoa ikusteko, aniztuna baizik
  • Hezkuntza multikulturalak, halaber, pertsona horien berezko duintasunaren kontzeptua eta aurre egin behar izaten dieten erronkak onartzeko ahalmena transmititu behar ditu.

Hala ere, jarreraz benetan aldatzeko, gazteek gainerako kulturei edo giza taldeei buruzko informazio hutsa baino elementu gehiago behar dituzte:

  • Aurreiritzi eta estereotipoen erroak aztertu behar dituzte, hauen jatorria aztertu eta hauei dagokienez zer eskema dituzten ohartu.
  • Ondoren, une honetan beraienak diren estereotipo eta aurreiritziak ezagutzen ikasi eta horiek aldatzeko eta berdintasunaren nahiz justiziaren aldeko konpromiso pertsonala hartzeko gaitasunak garatu behar dituzte.
Sentsazionalismoaren papera
sensacionalismo

Aurreiritziak sortzen dituzten ideia estereotipatuak askotan telebistatik eta beste komunikabide batzuetatik sortzen dira. Albisteak sarri askotan —eta behin eta berriz nabarmenduta— pasadizo sentsazionalistetan oinarritzen dira, batzuetan katastrofikoetan, ikuslearen arreta erakartzeko. Istorio horiek ikusita, haurrek —eta helduek— garapen bidean dauden herrialdeak bereziki arazoek itota daudela eta inoiz aurrera egiten ez dutela pentsatzen dute.  

Garapenerako laguntzan diharduten agentzien eta GKEen iragarkiek, garapen bidean dauden herrialdeetan proiektuak gauzatzeko fondoak biltzeko helburu laudagarria izanda ere, estereotipo horiek indar ditzakete. Iragarki horiek haurren irudi patetikoak erakusten dituzte eta dirua eman dezaketenak akuilatzen dituzte ekarpen txikienak ere haur horien bizitzetan miraria egin dezakeela esanez. Era horretako iragarkiek ulertarazten dute garapen bidean dauden herrialdeetako herritarrak gosez hiltzen direla, zikin daudela, eta, beren premiak bete ezin dituztenez gero, mendebaldeko herrialde aberatsetako laguntzak soilik salba ditzakeela.

Funtsezko kontzeptuak

Garapenerako Hezkuntza funtsezko bost kontzeptutan oinarritzen da; hauek guztiek arazo hurbilenak zein mundu mailakoak hezkuntzaren bitartez lantzeko ikuspegi desberdinak eskaintzen dituzte:

Irakasleen prestakuntza

Tizas de colores sobre una mesa

Sareratu UNICEFekin programa aztertu ezazu, ezagutu zer den Garapenerako Hezkuntza, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuari zer eskaintzen dion ezagutu eta zure ikasgaietan nola barneratu dezakezun. Ikus itzazu ikasgelan konprometituriko hezkuntza sustatzeko Informazio eta Komunikazio Teknologiak (IKT)erabiltzeko dauden aukerak

0 iruzkinak

Beste erabiltzaile batzuen iruzkinak irakurri, edota Zure iruzkina utz ezazu
Iruzkina utzi
Eskuragarritasuna W3C AA Maila     Creative Commons  Creative Commons(by)
Enrédate 2000 - 2012 UNICEF Espainia