Cerrar
Enr´┐Żdate
Unicef
HizkuntzaEuskaraHizkuntza aukeratu
Bilatu

Indarkeriaren kontrako eta bakearen aldeko eskola-eguna

30 Urtarrila
Zein hizkuntzatan eskuragarri: cas, cat, gal


 

Urtarrilak 30ean, hezkuntzan azpimarratu behar diren baloreen artean tolerantzia, elkartasuna, konkordia, Giza Eskubideen errespetua, indarkeria eza eta bakea daude.  Egun honetan eskolak, arraza, kultura eta erlijio desberdinetako pertsonentzako, bakea eta ulermenaren aldeko baliabideak izango dira.

Egun horretan Indiako lider nazionala eta espirituala izan zen Mahatma Gandhiren heriotzaren urteurrena ospatzen da, Indiar integrista batek 1948 urtean tiroz erail zuen.

 


 

Gandhi, "arima handia" 


Mohandas Karamchand Gandhi Indian 1869 urtean jaio zen eta munduko bakezaletasunaren ordezkari nagusiena da. Pertsona eta herrien eskubideen aldeko borrokan jardun zuen bakezalea izan zen, eta burutzen zituen ekintza horiek indarkeria ezan oinarritzen ziren.

 Retrato de Ghandi

Indian jaio zen eta Ingalaterran  zuzenbidea ikasi zuen. Hegoafrikara joan zen abokatu lana burutzera eta herrialde honetan izan zenean beltzek eta hainbat Indiarrek jasaten zuten arraza bereizketa (apartheid) ezagutu zuen. Herrialde honetan sistemaren aurkako aurreneko protesta baketsuak habian jarri zituen, erresistentzia pasiboa eta agintariekin lankidetza-ezan oinarritzen zen. 20 urteko borrokaren ondoren eta Hegoafrikako Indiar komunitatean hainbat hobekuntza lortu ondoren, Indiara joan zen bere herriaren independentziaren alde borroka egitera, izan ere garai hartan India Britainia Handiaren kolonia zen.

Britainiarren dominazioaren aurka zeuden milioika indiarrek, Gandhik Afrikan burutu zituen borroka baketsua jarraitu zuten, boikot eta manifestazio baketsuak bultzatuz. Gandhi behin baino gehiagotan atxilotua izan zen baina indiarren presioagatik berehala askatu behar izaten zuten, izan ere Gandhiren bizimodu sinple eta espiritualagatik Indiarrek santua zela kontsideratzen baitzuten (Mahatmak sanskritoz 'arima handia' esan nahi du).

Indiar herriak Gandhi buruzagi zuelarik , urte askotako borrokaren ondoren, 1947 urtean independentzia lortu zuen. Hindu eta musulmanen arteko liskar baten ondorioz,  Gandhi 1948 urtean eraila izan zen otoitz egitera joaten zenean. Gandhiren  heriotza mundu mailako hondamendi kontsideratu zen, gainera Nazio Batuek dolu epe bat ezarri zuten. Injustizien kontrako bere borroka baketsua denborarekin garrantzi gehiago hartzen joan da eta esan beharra dago gaur egun munduko bakearen ikur bilakatu dela.

 

_____________________________________

Irudien erreferentziak:

 
  • Imagen de cabecera: Foto de UNICEF/MENA04303/Akijan
  • Imagen 1: Foto de Ghandi, disponible en Wikicommons


Balorazioa:
  (74 Botoak, batezbestekoa 4 5)

0 iruzkinak

Beste erabiltzaile batzuen iruzkinak irakurri, edota Zure iruzkina utz ezazu
Iruzkina utzi
Blog-ean parte har ezazu!
Una mujer comparte lo que aparece en la pantalla de su ordenador con un grupo de niños y niñas

Sareraturiko ikastetxeetan astero gauza berriak gertatzen dira eta hau da zuen esperientziak partekatzeko tokia. Hemen ere Sareratu UNICEFekin programako zein Garapenerako Hezkuntzaren inguruko azken orduko zenbait berri aurkituko dituzu.

Zure ikastetxeak gauzatzen dituen jarduerei buruzko berriekin parte har ezazu! (gogora ezazu sartzerakoan saioa hastea zure berria argitaratu ahal izateko)
Eskuragarritasuna W3C AA Maila     Creative Commons  Creative Commons(by)
EnrÚdate 2000 - 2017 UNICEF Espainia