Cerrar
Enr�date
Unicef
HizkuntzaEuskaraHizkuntza aukeratu
Bilatu

Eduki debekatuak, kaltegarriak eta faltsuak

Zein hizkuntzatan eskuragarri: cas, cat
foto

Adingabeek eduki debekatuak, kaltegarriak edo faltsuak topatu ohi dituzte Interneten nabigatzen dutenean.Gure ikasleek informazio teknologikoa arduraz erabiltzea sustatzeko, ezinbestekoa izango da Interneteko edukien argitalpenari lotutako lege-oinarrien berri izatea, produktore gisa zein argitalpen horien kontsumitzaile gisa.



Balorazioa:  (14 Botoak, batezbestekoa 4 5)

 

Eduki debekatuak, kaltegarriak eta faltsuak

Lehenik eta behin, hainbat desberdintasun zehaztu behar dira:

 

  1. Eduki faltsuak
  2. Eduki kaltegarriak: legez onartuta dauden edukiak dira, baina adingabeen garapenerako kaltegarritzat jotzen dira.
  3. Eduki debekatuak:legez onartuta ez daudenak dira.

 

 

Noción del futuro
1.irudia: Neska-mutilek entretenimendutzat jotzen dute Internet, baina nabigatzean topatzen dituzten edukietako asko ez dira haientzat egokiak.

Eduki faltsuak

Internet informazio okerrez edo faltsuez josita dago. Gure ikasleak gidatu behar ditugu, eta topatzen duten informazioa ulertzen eta gertaera, iritzi, zurrumurru eta gezurren artean bereizketa egiten lagundu behar diegu. Garrantzitsua da, halaber, eskaintzen den informazioa batzuetan partziala dela edo ideologia zehatz bati dagokiola ohartaraztea.

Kontsultatutako iturriak adieraztera bultzatu behar ditugu etengabe, eta baita zenbait iturriren artean kontrastea egitera ere.

Eduki kaltegarriak 

Legezkoak izan arren, haurren eta nerabeen garapena kaltetu dezaketen edukiak kaltegarritzat jotzen dira. Besteak beste: helduen arteko pornografia, indarkeria, droga kontsumoa edo anorexia eta bulimia bezalako elikadura arazoak sustatzea.

Kulturen arteko desberdintasunen eta erabiltzaileen desberdintasun indibidualen (adina, heldutasun intelektuala, kultura, ideologia, erlijio-sinesmena, etab.) arabera, kaltegarria kontzeptua aldatu egiten da. Hezitzaileek aldagai horiek aintzat hartu behar dituzte eta kasuan kasu aplikatu.

Informazio laburra bilatzeko gakoak ikasi behar dituzte, bai eta Interneten topatzen duten informazioaren aurrean kritikoak izaten ere.

Eduki debekatuak 

Interneteko eduki debekatu eta kaltegarrien kontzeptua ez da beti berdina, kontzeptu etikoak zein juridikoak aintzat hartu behar direlako eta horiek lurralde bakoitzaren edo pertsona bakoitzaren arabera alda daitezkeelako.

Eduki debekatuen kasuan, herrialde bakoitzeko lege-araudiaren arabera desberdintasunak izan arren, nazioartean hainbat jokabideren inguruan nolabaiteko adostasuna dago. Besteak beste, honako jokabideen inguruan:

  • Terrorismoaren apologia
  • Haur pornografia
  • Arraza, etnia edo talde baten inguruko gorrotoa eragitea edo bultzatzea
  • Argiki maltzurra den difamazioa Interneten
  • Giza duintasuna urratzen duen materiala zabaltzea.

Erabat debekatuta dago era honetako edukiak argitaratzea eta, kasu horietan, ez da adierazpen askatasunaren inguruko kontsiderazio askorik egiteko aukerarik.

Hain kasu nabarietan salbu, sarritan adierazpen askatasunaren eta beste eskubide batzuen arteko gatazkan ebatzitakoaren arabera debekatuko da edo ez da debekatuko eduki bat. Gatazka horiek interpretatzea eta legearen arabera ebaztea oso zaila izaten da.

 _____________________________________________________________

Irudien erreferentziak:

  • Catálogo de imágenes en línea de MS Office
  • CC (by) Kenny Louie (kennimatic/Flickr)

Irakasleen prestakuntza

Tizas de colores sobre una mesa

Sareratu UNICEFekin programa aztertu ezazu, ezagutu zer den Garapenerako Hezkuntza, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuari zer eskaintzen dion ezagutu eta zure ikasgaietan nola barneratu dezakezun. Ikus itzazu ikasgelan konprometituriko hezkuntza sustatzeko Informazio eta Komunikazio Teknologiak (IKT)erabiltzeko dauden aukerak

Funtsezko kontzeptuak

Garapenerako Hezkuntza funtsezko bost kontzeptutan oinarritzen da; hauek guztiek arazo hurbilenak zein mundu mailakoak hezkuntzaren bitartez lantzeko ikuspegi desberdinak eskaintzen dituzte:

On-line autoebaluazioa

Lan-taldeen ebaluaketa prozesua hemen has dezakezu


Autoevaluación

0 iruzkinak

Beste erabiltzaile batzuen iruzkinak irakurri, edota Zure iruzkina utz ezazu
Iruzkina utzi
Eskuragarritasuna W3C AA Maila     Creative Commons  Creative Commons(by)
Enrdate 2000 - 2017 UNICEF Espainia