Cerrar
Enr�date
Unicef
HizkuntzaEuskaraHizkuntza aukeratu
Bilatu

Edukiak sortzea: jabetza intelektuala

Zein hizkuntzatan eskuragarri: cas, cat, gal
foto

Edukiak sortzea jada ez da esklusiboki hedabideetako kazetariei dagokien zeregina. Milaka blog sortzen dira egunero eta internautek euren informazio zein iritziak askatasunez argitaratzen dituzte bertan. Egun, Interneten argitaratutako edukien % 70a erabiltzaileek sortutakoa da, eta horietako asko adingabeak dira, gainera. Nola bidera ditzakegu gure ikasleak on line edukiak sortzeko lanean?



Balorazioa:  (21 Botoak, batezbestekoa 3 5)

Aurkibidea

  1. Inicio

Edukiak sortzea: jabetza intelektuala

Creacin de contenidos
1. irudia: Gazteek IKTak behar bezala erabil ditzaten, ezinbestekoa da sarean beren eskubideak eta gainerakoen eskubideak babesten jakitea.

Hezkuntzaren ikuspuntutik begiratuta, Interneten edukiak argitaratzea jarduera hezigarria eta motibatzailea da, eta funtsezkoa da informazioaren gizartean oinarrizko hizkuntza gaitasunak garatzeko. Interneten moduko masa hedabide batean edukiak argitaratzeak adierazpen askatasuna erabiltzearen eta askatasun horrek dakartzan erantzukizunen inguruan ikastea esan nahi du.

Edukiak argitaratzeak dakartzan erantzukizunak betetzeko, ezinbestekoa da zenbait ezagutza izatea, hain zuzen ere, lehen komunikazioaren profesionalek soilik izaten zituztenak. Esate baterako:

  • Adierazpen askatasunari lotutako gatazkak konpontzen ikastea.
  • Jabetza intelektualaren, eduki debekatuen edo intimitatearen babesaren inguruko muga arau-emaileak ezagutzea.

Oraingoan, jabetza intelektualaren oinarrizko alderdiez ariko gara. Erabiltzaileek, sarritan, zalantza izaten dute zenbait eduki Interneten argitaratu ditzaketen edo jabetza intelektualaren legeak urratzen ari diren. Jabetza intelektualaren inguruko gatazkak konplexuak izan ohi dira, baina oinarrizko ezagutzak guztion eskura daude eta oinarrizko baldintza dira Interneten edukiak arduraz sortzeko orduan.

Jabetza intelektuala


2. irudia: Garrantzitsua da ume eta nerabeek jabetza intelektualaren mugak ezagutzea, alde batetik ezkajintasunaren ondorioz legea urratzea galarazteko, eta besterik, beraien obra propioak babesteko.

Egile eskubideek egileek euren obraren gainean dituzten eskubideak babesten dituzte eta Espainian jabetza intelektuala izenez ezagutzen da eskubide hori.


Egile eskubideak

Edozein obrak egile eskubideak ditu automatikoki; obra horiek babesteko ez da ezer egin behar eta sortze hutsarekin babesten ditu legeak. Horrela, jatorrizko liburu, eskuizkribu, margolan, multimedia edo bestelako edozein obra sortze hutsagatik pertsona batek obra horren gaineko egile eskubideak izango ditu, erregistratu behar izan gabe.

Egileek ohar bat utzi ohi dute obran bertan egileak direla adieraziz, hots, copyright ikur ezaguna, eta urtea eta egilearen edo egileen izenak eransten dituzte. Obra hori jabari publikokoa ez dela bermatzen dute datu horiek.

Eskubide hori urratuz gero, legeak zigorra ezar dezake, obraren egileak demanda jarriz gero. Egile eskubideen titularrak honako hauen gaineko eskubide esklusiboak ditu:

  • Obrak erreproduzitzea.
  • Jatorrizko obran oinarritutako obrak prestatzea.
  • Obraren kopiak publikoari banatzea eta saltzea
  • Jabetzaren bestelako transferentziak egitea, esaterako, kopia horiek alokatu edo maileguan ematea.
  • Obra jendaurrean aurkeztu eta erakustea.

Obra kolektiboak

Obra kolektibo baten egileek obraren egile eskubideak partekatzen dituzte, euren artean bestelakorik adierazten duen akordiorik izan ezean.

Aldizkako edo serieko argitalpen batean edo bestelako obra kolektibo batean norberaren ekarpenaren egile eskubideak egon badaude, eta obra kolektibo batek bere osotasunean dituen egile eskubideetatik aparte daude eta ekarpen bakoitza egin duen egileari dagozkio hasiera batean.



Egilea adingabea bada?

Adingabeek egile eskubideak aldarrikatu ditzakete, baina, kasu horretan, baliteke egile eskubideei lotutako edozein ekimen arautzen duten lege bereziak izatea.



Egile eskubidearen indarraldia

Jabetza Intelektualaren Legeak xedatzen duenaren arabera, gaur egun, oro har, egile bakarreko kasu arrunt eta ohikoetan, obra erabiltzeko eskubideak egileak bizirik dirauen artean mantentzen dira, bai eta egilea hil eta hurrengo 70 urteetan ere.


Egile eskubideen inguruko salbuespenak


3.irudia : Komunikabideak egile eskubideak dauzkaten filmeen fotogramak eta beste argazkiak zabaldu ditzakete egunerokotasun albiste bat emateko (adibidez, zinema estreinaldi bat)

Kasu horietan, interes sozialaren mesedetan, obraren gaineko erabilera esklusiboaren eskubidea mugatzen zaio egileari. Legeak, besteak beste, egilearen baimenik gabeko obra babestuak erabiltzeko aukera ematen du zenbait kasutan, batzuetan erabiltzearen truke ordainsariren bat ordaindu behar izatea alde batera utzi gabe:


Parodia

Jendartean jada hedatu den obra baten parodia egin nahi bada, ez da egilearen baimenik beharko, baldin eta parodiak:

  • Jatorrizko obrarekin nahasteko arriskurik ez badu
  • Jatorrizko obrari kalterik eragiten ez badio
  • Jatorrizko obraren egileari kalterik eragiten ez badio



Obrak gaurkotasuneko informazioak emateko erabiltzea eta bide publikoetan kokatutako obrak

Babestutako obra bat erreproduzitu, banatu eta publikoki komunikatzeko ez da obraren egilearen baimenaren beharrik izango, baldin eta obra hori gaurkotasuneko informazio batean ikusi edo entzun badaiteke. Erabilera horrek informatzeko xedea izan beharko du.

Halaber, ez da baimenik behar edozein bide publikotan iraunkorki kokatutako obrak pinturen, marrazkien, argazkien eta ikus-entzunezko prozeduren bidez askatasunez erreproduzitu, banatu eta komunikatzeko.



Gaurkotasuneko gaien inguruko lanak

Hedabide sozialek zabaldutako gaurkotasuneko lanak eta artikuluak mota bereko beste batzuek ere erreproduzitu, banatu eta komunikatu ahal izango dituzte jendartean, egilearen baimenik gabe, betiere egilearen izena aipatuz gero. Lanak sinadura izanez gero, ezingo da lan hori erreproduzitu, artikuluak eskubideak erreserbatuta daudela jasotzen badu.



Aipamena etailustrazioa ikaskuntzan

Norberaren lan batean beste batzuen obren zatiak sartzeko ez da beharrezkoa aipatutako edo deskribatutako obraren egilearen baimena izatea, betiere jarraian aipatutako baldintza guztiak betetzen badira:

  • Gehitutako zatia jada zabaldutako obra batena izatea
  • Zati hori aipamen edo erreseina moduan sartzea, horren azterketa, iruzkina edo iritzi kritikoa emateko
  • Irakasteko edo ikertzeko helburuekin egitea
  • Erabilitako obraren iturria eta egilearen izena adieraztea

Egileak espresuki kontrako jarrera adieraziko balu, baldintza horrek ez du jarduera babestuko.




Jabari publikoko obrak

Behin eskubideen babesa iraungita, obrak jabari publiko izatera pasatzen dira. Horrela, edonork, inori baimenik eskatu gabe eta inolako eskubiderik ordaindu gabe, obra horiek erreproduzitzeko aukera izango du. Obra bat jabari publikoaren izenean zuzenean lizentziatu daiteke Creative Commons lizentziaren bidez.



Copyleft

Copyleft edo kopia baimendua egile eskubideen multzo bat da, eta banatzeko edo aldatzeko mugak ezabatzea du helburu. Bertan erregistratzen diren lanek ikurra ezkerrera begira izan ohi dute. Ezagutza gehiago eta hobeto hedatzea eta oztopoak ezabatzea du helburu, zenbait lizentzia komertzial mota dituen filosofiari jarraituz.
Creative Commons

Creative Commons


Creative Commons irabazi-asmorik gabeko gobernuz kanpoko erakundea da eta sorkuntzaren lege-oztopoak murrizten laguntzeko planak garatzen ditu, legeria berria eta teknologia berriak erabiliz.

Horretarako, kultura, kooperazioa eta obra guztien garapena Internet bidez sustatzeko (eta babesteko) asmoarekin, copyleft lizentzia mota desberdinak proposatzen ditu. Lizentzia horiek sorkuntza-lanei aplikatzen zaizkie (baina ez softwareari dagozkionei, horientzat GnU edo GLP daude). Creativecommons.org ekimenak web aplikazio bat sortu du jendeari bere sorkuntzak jabari publikoari ematen edo egile eskubideak erreserbatzen laguntzeko; zenbait aplikazioren kasuan libre uzten dira, erabilera baldintza batzuk betez. Lizentzia horiekin edukiak bilatzeko bilatzaileak ere garatu dituzte.

Creative Commoms lizentzien ezaugarriak
Creative Commons lizentzietako asko CC akronimoa erabilita identifikatzen dira, izenari erreferentzia eginez. Lizentzia desberdinak ezaugarri desberdinen konbinantzean oinarritzen dira. Ezaugarri hauek honakoak dira:

Atribuzioa (by):Edukien iturriak aipatzera behartzen du. Egilea kredituetan agertu behar da.

Ez komertziala (nc): Lizentzia erabiltzen duenak edukiak erabiltzeagatik inolako ordain ekonomikorik ez jasotzera behartzen du.
Eratorritako obrarikez (nd): Obra hori aldaketarik gabe hedatzera behartzen du.
Era berean banatu (sa): Eratorritako obra guztiak beti jatorrizko lanaren lizentzia berarekin banatzera behartzen du.

Eduki babestuen argazkiak egitea

4. irudia: Leku publikoen argazkiak atera ditzakegu, baina jakin behar dugu kasu hauetan era, lanen jabetza eskubideak bermatzen dituzten debekuak daudela.

Egile eskubideek babestutako obra baten argazkia egitea obra hori erreproduzitzea da. Horrenbestez, oro har, babestutako obra baten argazkia egin aurretik, titularraren baimena behar da.

Kasu batzuetan ez da beharrezkoa edukiaren egile edo jabearen baimena izatea, esaterako, edukiaren edo argazkiari emango zaion erabileraren arabera. Bestalde, obra jabari publikokoa den edo obraren zati nagusia erreproduzitzen ez den kontuan hartu behar da. Oro har, honako arauak aintzat hartu behar dira:

  • Eraikinak: egile eskubideek babesten dituzte, baina leku publiko batetik ikus daitezkeen lekuetan kokatuz gero, baimenik gabe argazkiak egin, argitaratu eta banatu daitezke.
  • Leku publikoetako obra babestuak: eraikinen kasuan bezala, baina leku publiko batean iraunkorki (ez aldi baterako) dauden hiru dimentsiotako obrei (eskulturak esaterako, bestea batzuen kasuan baliteke baimena behar izatea) aplikatzen zaie.
  • Prentsan erabiltzeko argazkiak, aipamenak edo kritikak: helburua hori baldin bada eta egilea eta izenburua aipatzen badira, gisa honetako edukien argazkiak egin daitezke.
  • Babestutako obra atzealde bezala erabilita: herrialde gehienetan ez da baimenik behar babestutako horrek argazkiari ezer nabarmenik eransten ez badio, atzealde gisa besterik ez bada agertzen, helburu estetiko edo komertzialik gabe.

Baimena behar izanez gero, egile eskubidea duen pertsonari eskatu behar zaio. Gainera, zuzenean harengana iritsi ezin bada, baliteke jabearen edo berau ordezkatzen duen pertsonaren baimena behar izatea. Legeak, halaber, egilearen eta obraren ospea babesten ditu, horrenbestez, ezin da ospe hori kaltetzen duten argazkirik egin.

Ideien kontua bestelakoa da. Legeak argazkiak babesten ditu, ez ideiak; argazki baten jarrera arazorik gabe kopiatu daiteke, modeloa aldatuta.

Azkenik, markak ditugu. Marka duen zerbaiten argazkia egiteak arazoak eragin ditzake (esaterako, marka zehatzeko kamiseta soinean duen pertsona bat). Egile eskubidearen legearekin alderatuta, marken inguruko legeriak ez du argazki batean marka baten erabilera murrizten, baina markaren titularrak irudiarekiko nahasketa eragin badezake, marka hori erabiltzea debekatzen du. Hau da, kontsumitzaileek oker pentsa badezakete markaren titularrak argazkia sustatzen duela, marken eskubidea urratu daiteke. Erabilera hori dela eta, egilea markak duen ospea bere onerako erabiltzen ari dela ulertuko da, kontsumitzaileek agian pentsa dezaketelako jantzi horiek markari lotuta daudela.



Estekatueta sindikatu

Web orri batean esteka bat jartzeak, oro har, ez du obra erreproduzitzen dela adierazten eta arazorik gabe egin daiteke. Halaber, ez da egilearen baimenik behar haren web orrira estekatzeko eta hori egitea ez da adeitasunezko arau ohikoa ere.


Zure web orrian, sistema automatiko bat erabiliz, beste web orri baten edukiaren zati bat jartzeari esaten zaio sindikatzea. Sindikazio-sistema ezagunenak RSS eta Atom estandarretan oinarritzen dira. Estandar horietako batekin bateragarriak diren programa informatikoek titularrak dituen orrialde bat aldizka kontsultatzen dute, eta orrialde horrek jatorrizko web orriko artikulu osoekin lotura du.


Esteka bat argitaratzearekin alderatuta, sindikatzea edukia erreproduzitzeko modu bat da, eta, horrenbestez, erabiltzeko lizentziaren baldintzak kontuan hartu behar dira. Erabiltzeko lizentziaren baldintzak jatorrizko edukiak hornitzen dituen orrialdean argitaratu ohi dira.

RSS
















_____________________________________________________________
Erreferentziak

Testuarenak:

Irudienak:

  • Goiburuarena: UNICEF/NYHQ2006-1440/Bito
  • 1.irudia: UNICEF/NYHQ2008-0673/Sato
  • 2.irudia: CC (by) Sergio Fernndez (checoo/Flickr)
  • 3.irudia: Pgina del diario 20 Minutos del 22 de octubre de 2010
  • 4.irudia: CC (by) Bob Jagendorf (Flickr)
  • 5.irudia: GNU Mozilla Foundation

Irakasleen prestakuntza

Tizas de colores sobre una mesa

Sareratu UNICEFekin programa aztertu ezazu, ezagutu zer den Garapenerako Hezkuntza, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuari zer eskaintzen dion ezagutu eta zure ikasgaietan nola barneratu dezakezun. Ikus itzazu ikasgelan konprometituriko hezkuntza sustatzeko Informazio eta Komunikazio Teknologiak (IKT)erabiltzeko dauden aukerak

Funtsezko kontzeptuak

Garapenerako Hezkuntza funtsezko bost kontzeptutan oinarritzen da; hauek guztiek arazo hurbilenak zein mundu mailakoak hezkuntzaren bitartez lantzeko ikuspegi desberdinak eskaintzen dituzte:

On-line autoebaluazioa

Lan-taldeen ebaluaketa prozesua hemen has dezakezu


Autoevaluación

0 iruzkinak

Beste erabiltzaile batzuen iruzkinak irakurri, edota Zure iruzkina utz ezazu
Iruzkina utzi
Eskuragarritasuna W3C AA Maila     Creative Commons  Creative Commons(by)
Enrdate 2000 - 2017 UNICEF Espainia