Zer daukate amankomunean Pau Gasolek, Luis Figok eta Anatoly Karpovek? Hirurak kirolariak dira, baina badago lotzen dituen beste gauza bat ere: UNICEFen borondate oneko enbaxadoreak dira, kirolak mundu hobea lortzen lagundu dezakeela uste dutelako. Eta ez dira bakarrak! Pertsona ugari, kirolari ospetsu zein ezezagunak, edota kirolean oso trebeak ez diren pertsona asko, sinetsita daude gizadiak aurrera egiteko modu hoberena dibertigarria ere izan daitekeela.
Kirolarekin pertsonek irabazten dute
![]() |
| © UNICEF/HQ/00-0740/Giacomo Pirozzi |
| 2000. urtean Lesothon eginiko argazkia |
Kirola egitearen eta "denbora-pasa"-ren arteko desberdintasuna argi dago. Jolasek eta jokoek dibertitzen gaituzte eta aldiberean osasuntsu mantentzen laguntzen digute. Kirola eginez, jendea elkar ezagutzen da eta bizikidetza, harremanak eta umore ona errazten da. Honetaz gain, kirolari esker, hobeto eta alaiago sentiarazten gaituzten substantziak askatzen ditu gorputzak, depresiotik eta isolamendutik urrunduz eta energia, oroimen zein kontzentrazio handiagoa izaten lagunduz.
Kirola egitean, beste pertsona batzuengana hurbiltzen gara, beraiekin taldean jokatzeko edota aurkari gisa edukitzeko. Honek parte hartzeko beste modu batzuk errazten ditu eta gure erkidegoan gizarteratzen laguntzen digu.
Kirolak gure burua hobetzea ahalbidetzen du.
Entrenamenduaren bitartez, inoiz lortuko ez genituela pentsatzen genituen gauzak lor ditzakegu. Honetaz gain, irabaztea eta besteekin garaipenaren poza partekatzea ahalbidetzen du. Baina beti ez denez irabazten, galtzera ere ohitzen gaitu eta, azkenean, beti guk arrazoia izatea hain garrantzitsua ez dela ikusten laguntzen digu. Kirolari ezagunenek ere sarri askotan galtzen dute baina horrek ez du beraien garrantzia txikitzen.
| Kirolaren onurak | |
| FISIKOAK: hezurrak, muskuluak eta artikulazioak sendotzen ditu; pisua orekatzen du eta gantza murrizten du; bihotzaren eta biriken funtzionamendua hobetzen du; mugimenduen koordinazioa errazten du. | |
![]() |
PSIKOLOGIKOAK ETA SOZIALAK: adierazteko ahalmenda, norberarengan konfidantza izatea eta interakzio soziala zein gizarteratzea errazten ditu; urduritasuna, antsietatea eta depresioa murrizten ditu. |
Kirolarekin, herriek ere irabazten dute
Kirolaren bitartez pertsonek ikastea eta beraien burua hobetzeko aukera duten bezalaxe, herrialdeei ere garatu ahal izateko eta oztopoak gainditu ahal izaten laguntzen die kirolak. Ezin dugu ahaztu herrialdeak pertsonek osotzen dituztela eta pertsonek aurrera egiten dutenean aurrera egingo dutela beraien herrialdeek.
Kirolak pertsonak mugen gainetik batzen ditu, nazioarteko txalpeketetan gertatzen den bezala, eta oztopoak zein aurreiritziak kontuan izan gabe, Joko Paraolinpikoek argi erakusten diguten bezala. Kirolak gizaki guztiak berdintzen gaitu eta aurkariak beraien trebetasun eta ahaleginagatik errespetatu behar ditugula irakasten digu, eta ez beraien kolore, erlijio edota beraien jatorrizko herrialdearen aberastasunaren arabera. Joko eta txapelketetan parte hartzen dugunean, besteekin amankomunean dugunaz ohartzen gara eta hori funtsezkoa da herrialde zein kultura desberdinen arteko biziketza baketsua lortzeko.
Jokatzen dugun bitartean, guztia ez da ezin hobea; batzuetan gatazkak sortzen dira baina irabazteko gatazka horiek kiroltasunez konpondu behar dira, aurkariari kalterik sortu gabe eta tranparik egin gabe. Jokaldietan erregelak errespetatzea eta entrenamenduetan diziplina-arauak errespetatzea funtsezkoa da kirol-lehiaketak posible izan daitezen; baina arauak errespetatzea funtsezkoa ere bada eskolan, lanean, kalean edota asialdi uneetan bizikidetza gauzatu ahal izateko. Kirolak zera erakusten digu: besteei errespetua adieraziz ez dugu gure askatasuna galtzen eta arauak betetzea, arau horiek bidezkoak eta gehiengoak onartuak direnean, ahultzen ezik sendotzen gaituen heldutasunaren adierazpena da.
Guztiok irabazten dugu
![]() |
| © UNICEF/HQ/00-0740/Giacomo Pirozzi |
| Siziliako hegoaldean dagoen Licatako hiru mutiko (Italia), atsedenaldian. |
Munduan milioka pertsonek jadanik oso gauza garrantzitsuak ikasi dituzte kirolari esker. Afrikan, Asian edota Amerikan futbol txapelketek haur txikien txertaketa errazteko balio izan dute, horrela erraz ekidin daitezkeen heriotzak eragotziz. Kirolak jende asko biltzen ditu ikusle gisa, ondorioz osasunaren edota gaixotasunen prebentzioaren inguruko mezuak toki urrunetan bizi diren pertsonei helaraztea errazten du; beste modutan ez zuten informaziorik jasoko. Honela, gazte askok, herrialde osoen biziraupenerako arriskutsua den HIESa bezalako gaixotasunen aurrean babesten ikasten dute.
Nigerrerako Tantak - 2011ko elkartasunezko lasterketa
[+] Gehiago irakurri
Terremoto en Haití: una oportunidad para aprender del desastre
[+] Gehiago irakurri
Haití: construir una educación sobre escuelas en ruinas
[+] Gehiago irakurri