Cerrar
Enrédate
Unicef
HizkuntzaEuskaraHizkuntza aukeratu
Bilatu

Ikasgelarako

Zein hizkuntzatan eskuragarri: cas, cat, gal
foto
Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleek haurren eskubideak eta elkartasun globalaren inguruan ikasi ahal izango dute Arbel Digitalerako ere egokiturik dauden multimedia baliabideen bitartez. Jarduerak lan saio bakarrean erabiltzeko zein ikasturte osoan zehar programazioan barneratu ahal izateko diseinatuak izan dira.
Balorazioa:  (3 Botoak, batezbestekoa 5 5)

Bideoak, jokoak eta multimedia


Atal honetan formatu desberdinak dituzten multimedia baliabide ugari aurki daitezke, ikasgelako programazioan edozein momentutan barneratu ahal izateko. Etapa zehatz batzuetarako gomendaturik egon arren, adin-talde desberdinetan erabili ahal daitezke, azterketa maila aldatuz.

Irakasleek bakarkako taldeetan edota proiektore baten bitartez partekatuz aurkeztu ditzakete. Baliabide guztiek komentatuak izateko aukera eskaintzen dute, irakasleentzat ikasketa prozesuaren kalitatea ebaluatzeko laguntza handikoa izango dena, eta beste talde batzuen ekarpenak erabili ahal izango dituzte beste hezkuntza elementu gisa.

Proposaturiko gai bakoitza formatu desberdinen bitartez garatzen da, irakasleei ondoko bi dimentsiotan erabiltzea ahalbidetuko dielarik: gaiaren arabera edota formatuaren arabera. Jarduerak eta proposamenak atalean, nola erabili daitezkeen inguruko proposamenak aurkitu ditzakezue.  

Hauek dira ikasketa objektuen ezaugarri nagusiak formatuen arabera:  

 

Galeriak


UNICEFen argazki bildumak eta beste funts dokumental batzuk gaiaren arabera antolatuak egonik, modu bisualen gai batera hurbiltzea zein ikasgelan argazki erakusketa bat antolatzea ahalbidetzen du. Irudi finkoen azterketaren inguruko oinarrizko jakintza batzuk eskaintzea ikasleentzako lagungarriak izango dira giza garapenaren inguruko hausnarketak egiteko orduan. Bere aukera nagusiak ondokoak dira:

  • Aurkezturiko gaia irudiztatu eta edukiarekiko jarrera positiboa aurrez prestatu. 
  • Argazki-lengoairen ezaugarriak ezagutzea.
  • Taldeko ikaskuntza egoerak ahalbidetzea.


Bideoak


Pelikula bat, iragarki bat, dokumental bat informazioa aurkezteko orduan eragin handia duen elementuak izan daitezke. Formatu honetan helburu oso desberdinak aurkituko dituzu, ondokoak ahalbidetuko dituzte:
  • Pertsonaien bizipenekiko enpatia sortzea.
  • Hausnarketa pertsonala eta eztabaida ahalbidetuko duen informazioa erraztea.
  • Ikusentzunezko-lengoaiaren ezaugarriak ezagutzea.

Gaiak


Informazio sakona ikasle zorrotzenentzako izateak, proposaturiko gaiaren inguruko osoko ikuspena emango digu. Eduki hau ondoko elementuetara zuzentzen da:
  • Proposaturiko gaia eta berari loturiko gaiak sakontasunez ezagutzea.
  • Hausnarketa egiteko eta norbanakoaren jarrera hartu ahal izateko beharrezkoa den informazioa eskaintzea.
  • Aurkezturiko arazoaren irtenbidean parte hartzera motibatzea, norbanakoaren aukera zehatzak kontuan harturik.

Jokoak


Jolasak funtsezko ikasketa tresna gisa duen boterea. Mota desberdinetako joko interaktiboek gure ezagutza eta sentimenduen inguruko hausnarketara bultzatuko gaituzte, eta hezkuntza balio handia duten fikziozko egoeratan kokatuko gaituzte. Baliabide hauekin lortu ditzakegun helburu nagusiak ondokoak dira:
  • Joko interaktiboen bitartez proposaturiko gaiari buruzko informazioa transmititzea.
  • Joko desberdinen emaitzetan gure erabakiek duten garrantzia adieraztea.
  • Jokoak ahalbidetzen duen simulazioaren bitartez, ezarritako jokaera ereduak aztertzea.

Komikiak


Komiki multimedia baten bitartez, arazo bat bere osotasunean agertzea ahalbidetuko digun benetako istorio bat edo fikziozko egoera bat aurkezten dugu. Formatu hau oso erabilgarria izango zaigu ondokoak lortzeko:
  • Zehaztu dugun gaia formatu grafikoan aurkeztea.
  • Gaia sakontzeko modu positiboan aurretik prestatzea.
  • Proposaturiko gaiaren inguruan hausnarketa eta hasierako eztabaida sortzea.

Agiriak


Atal honetan eta gehienetan pdf formatuan, irakurtzeko tresna gisa erabili daitezkeen baliabide inprimagarriak eskuragarri egongo dira: ikasleentzako fitxak, ipuinak, etab.

Funtsezko kontzeptuak

Garapenerako Hezkuntza funtsezko bost kontzeptutan oinarritzen da; hauek guztiek arazo hurbilenak zein mundu mailakoak hezkuntzaren bitartez lantzeko ikuspegi desberdinak eskaintzen dituzte:

Irakasleen prestakuntza

Tizas de colores sobre una mesa

Sareratu UNICEFekin programa aztertu ezazu, ezagutu zer den Garapenerako Hezkuntza, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuari zer eskaintzen dion ezagutu eta zure ikasgaietan nola barneratu dezakezun. Ikus itzazu ikasgelan konprometituriko hezkuntza sustatzeko Informazio eta Komunikazio Teknologiak (IKT)erabiltzeko dauden aukerak

0 iruzkinak

Beste erabiltzaile batzuen iruzkinak irakurri, edota Zure iruzkina utz ezazu
Iruzkina utzi
Eskuragarritasuna W3C AA Maila     Creative Commons  Creative Commons(by)
Enrédate 2000 - 2012 UNICEF Espainia