Cerrar
Enrédate
Unicef
HizkuntzaEuskaraHizkuntza aukeratu
Bilatu

Ikastetxerako

Zein hizkuntzatan eskuragarri: cas, cat, gal
foto
UNICEFek elkartasunaren alde lan egiten duten ikastetxeen ikuspuntua bultatzen du; ikastetxe horiek beraien hezkuntza planetan haurren eskubideen defentsa aktiboa barneratzen dutenak izango dira. Ikastetxeek, Kirol Eskolek eta hezkuntza helburuak dituzten erakunde zein taldeek baloreetan oinarrituriko hezkuntza proposamenak burutzeko orduan irtenbideak aurkitu ahal izango dituzte Sareratu UNICEFekin programan.

Balorazioa:  (2 Botoak, batezbestekoa 5 5)
Hezkuntza formaleko ikastetxeak, kirol eskolak, hezkuntza ez formaleko edo hezkuntza arloan erantsukizunen bat duten ikastetxeak UNICEFen hezkuntza proiektu honetako kide izan daitezke. Haurren eskubideen ikuspuntua hezkuntza-erkidegoko bizitzako arlo guztietan barneratzeak mundu aldakor honetara egokitzeko balioko du, erronka eta gatazka berriak dituen mundu honetara hain zuzen ere. Eskubideen ikuspegiak inor kanpoan ez uztera lagunduko digu eta beste errealitate batzuekin konektatzeko aukera eskainiko digu, errealitate hurbil zein urrunekin; horrela hiritar globalak garatzea ahalbidetuko du.

UNICEFek elkartasuna adierazten duten ikastetxeen ikuspuntua sustatzen du; ikastetxe horiek beraien hezkuntza-plangintzetan haurren eskubideen defentsa aktiboa barneratzen dute, haur eta gazteen parte hartzeari dagokion protagonismoa eskainiz. Nahiz eta ikastetxeak diren programaren helburu nagusiak, hezkuntza-helburuak dituzten beste erakunde eta taldeek ere Sareratu UNICEFekin programan baloreetan oinarrituriko hezkuntzarako proposamenak garatzeko aukerak aurkituko dituzte. Horretarako, hezkuntza-material ugari eskaintzeaz gain, Nigerrerako Tantak eskola mailako kanpainan parte hartzea proposatzen dugu eta ikastetxeak UNICEFen Lagun diren Eskolak proiektuaren partaide bihurtzera gonbidatzen ditugu.

IKASTETXE SARERATUAK

Ikastetxe sareratuak izango dira www.enredate.org webgunean izena ematen dutenak. www.enredate.org webgunean izena ematea doakoa eta erraza izateaz gaina, ondokoa ahalbidetzen du:
- UNICEFen lagun diren ikastetxe eta irakasle sarearekin kide izatea.
- Programako hezkuntza-materiala doan eskuragarri izatea.
- Pertsonalizaturiko informazioa jasotzea.
- Sareratu UNICEFekin programako Blog-ean zure ikastetxean gauzaturiko esperientziak argitaratzea eta partekatzea.

IKASTETXE LAGUNTZAILEAK

Sareratu programaren hezkuntza-kanpainen baitan proposatzen den jardueraren batean parte hartzen duten ikastetxe sareratuak Ikastetxe Lankidetzat aitortuko dira, aipatutako lankidetza garatzen duten ikasturtean.


Funtsezko kontzeptuak

Garapenerako Hezkuntza funtsezko bost kontzeptutan oinarritzen da; hauek guztiek arazo hurbilenak zein mundu mailakoak hezkuntzaren bitartez lantzeko ikuspegi desberdinak eskaintzen dituzte:

Irakasleen prestakuntza

Tizas de colores sobre una mesa

Sareratu UNICEFekin programa aztertu ezazu, ezagutu zer den Garapenerako Hezkuntza, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuari zer eskaintzen dion ezagutu eta zure ikasgaietan nola barneratu dezakezun. Ikus itzazu ikasgelan konprometituriko hezkuntza sustatzeko Informazio eta Komunikazio Teknologiak (IKT)erabiltzeko dauden aukerak

0 iruzkinak

Beste erabiltzaile batzuen iruzkinak irakurri, edota Zure iruzkina utz ezazu
Iruzkina utzi
Eskuragarritasuna W3C AA Maila     Creative Commons  Creative Commons(by)
Enrédate 2000 - 2012 UNICEF Espainia