Cerrar
Enr�date
Unicef
HizkuntzaEuskaraHizkuntza aukeratu
Bilatu

Bakearen Egunerako ekintzak: Bakea babes dezagun (Lehen hezkuntza)

Zein hizkuntzatan eskuragarri: cas, cat, gal

foto
Bakea lortzeko biolentzia ekiditen ikasi behar dugu eta gure eguneroko bizimoduan arazoak modu baketsuan konpontzeko konpromisoa hartu. Gonbidatu zure ikasleak bakearekiko konpromisoa hartzera!

"Hobe aurrea hartzea sendatzea baino", dio esaerak; baina, zer esan nahi du zehazki? Ariketa honek gure ikasleek biolentziak dakartzan benetako ondorioak (papel gainean) ezagutzea ahalbidetuko du.

Helburuak:

- Sormena sustatzea eta adierazpen plastikoko gaitasuna garatzen laguntzea.
- Bizikidetza baketsuarekin konpromisojarrera bat garatzea.
- Indarkeriaren prebentzioaren garrantziaz sentsibilizatzea.
- Indarkeria Ezaren eta Bakearen aldeko Eskola Eguna ospatzea (urtarrilaren 30a).

Baliabideak

Gida deskargatu



0 iruzkinak

Beste erabiltzaile batzuen iruzkinak irakurri, edota Zure iruzkina utz ezazu
Iruzkina utzi
Laster Haurtzaroaren Eguna ospatuko dugu
Organiza tu carrera solidaria

Pasaportea sortuko dugu:

Pasaporteek bisitatu ditugun herrialdeen eta ezagutu ditugun kulturen aztarnak daramatzate. Zer iruditzen zaizue pasaporteari buelta eman eta herrialde horietako jendea eta kulturak pasaportearen parte izango balira, eta gugan aztarna utziko balute?

Denon artean pasaporte bat sortuko dugu, oso berezia, non herrialdeak ez diren garrantzitsuena, pasaportean harrera ematen diegun pertsonak baizik.

Deskargak

Jarduerak eta baliabideak: Gizatasun-pasaportea
Haur migratzaile eta errefuxiatuen eskubideak

Irakasleei zuzendutako gida honetan, hizpide ditugun gaiak lantzeko ideiak eta lanabesak eskaintzen ditugu. Zenbait galdera erantzuten saiatzen gara, nola kontzeptuzkoak hala zehaztasun terminologikoari buruzkoak, ikaste emozionalekoak edota ekintzarako eta zerbitzurako motibazioari buruzkoak. Jaisteko proposatzen dizuegun baliabidea jardueraz osaturik dago, hezkuntza-etapaz sailkaturik, gaian sakontzeko prest.



Material guztiak hemen eskuratu
Zure ikastetxea Sareratu UNICEFekin programako partaide izatea nahi al duzu?
Nork parte har dezake Sareratu UNICEFekin programan:
  • Hezkuntza formaleko ikastetxeak.
  • Kirol Eskolak.
  • Beste eskola batzuk edota hezkuntza arloan erantzukizuna dutenak.
Sareratu UNICEFekin programan, zure ikastetxearen izena eman ezazu 
Eskuragarritasuna W3C AA Maila     Creative Commons  Creative Commons(by)
Enrdate 2000 - 2017 UNICEF Espainia