Cerrar
Enr�date
Unicef
HizkuntzaEuskaraHizkuntza aukeratu
Bilatu

Esku Garbiketaren Mundu Eguna

15 Urria
Zein hizkuntzatan eskuragarri: cas, cat, gal

Pastilla de jabón

Logo del Día Mundial del Lavado de Manos 
Esku Garbiketaren Mundu Eguna mundu osoan ospatzen da, helburu bakar batekin: eskuak ur eta xaboiaz garbitzeak osasunean duen garrantzia azpimarratzea

 

Munduko pertsona gehienentzat oso ohikoa eta erraza da egunero eskuak garbitzea. Eskuak urez eta xaboiz garbitzea, berriz, ez da horren ohikoa. Munduan, milioika lagunek urez soilik garbitzen dituzte eskuak, baita"une kritikoak” deiturikoetan ere (bazkaldu edo janaria prestatu aurretik, komunera joan ostean edota umetxo bati pixoihala aldatu ondoren).

Eskuak ez garbitzeak, edo horretarako xaboirik ez erabiltzeak, gaixotasun kutsakorrak hedatzeko arriskua dakar, bai garatutako herrialdeetan bai garatzeko bidean daudenetan, baina ondorioak askoz ere larriagoak izan ohi dira herrialde pobreenetan, arrazoi hauengatik:

  • Arreta medikoa jasotzeko zailtasuna.
  • Hainbat gaixotasunen intzidentzia handiagoa da, artean, kolera, hepatitisa, tifusa edota poliomielitisa.
  • Haurren desnutrizioa.
  • Edateko ura lortzeko iturri falta.
  • Ur-, saneamendu- eta higiene- instalazioen eskasia.

 

 

Eskuak garbituko ditugu gogoratzeko... 

Esku Garbiketaren Mundu Eguna aukera paregabea da bizi osorako ohitura osasungarriak ezartzeko Haur eta Lehen Hezkuntzako haurrengan. Era berean, momentu ezin hobea da adin guztietako ikasleak aldaketaren eragile bihur daitezen, eta behar bezalako higienea eskuratzeko zailtasunak dituzten herrialdeetako haurrekiko elkartasuna adieraz dezaten:

  • Garatutako herrialdeetan urtero jaio diren 120 milioi haurren erdia gutxi gorabehera behar bezalako saneamendurik ez duen etxebizitza batean biziko da, eta horrek arriskuan jarriko du haur horren osasuna, bizitza eta garapena.
  • Higiene-baldintza kaskarrek eta oinarrizko saneamendu ezak, elkarrekin, beherakoarekin lotutako heriotzen % 80 eragiten dute. Kontuan hartu behar da urtean bost urtetik beherako 1,5 milioi haur hiltzen direla beherakoarekin lotutako kausengatik.
  • Haurrek izugarri sufritzen dituzte beherakoak eta arnas gaixotasunak.

 

 

Bizitzak salbatzen dituen ekintza errazera ohitu


Eskuak ur eta xaboiaz garbitzea urtean milioka haurren osasuna kaltetzen duten beherakoak eta arnas infekzio akutuak prebenitzeko modu merkeena da. Izan ere, bi gaixotasun horiek eragiten dute haur heriotza gehien munduan. Hala eta guztiz ere, eskuak xaboiaz garbitzeko ohitura ez dago barneratua eta sustatzea ere zaila da, nahiz eta baliagarria izan heriotza kopurua nabarmen murrizteko.


Gure erronka nagusia da eskuak ur eta xaboiaz garbitzea pentsatu gabe egiten den ohitura bihurtzea etxeetan, ikastetxeetan eta mundu osoko erkidegoetan. Eskuak ur eta xaboiaz garbitzeko ohitura, adibidez, bazkaldu aurretik eta komunera joan ondoren, behar bezala ezartzeak edozein txerto edo tratamendu mediko baino bizitza gehiago salba ditzake, beherakoengatiko heriotzak ia erdira murriztuz eta laurden bat jaitsiez arnas infekzioetatik eratorritakoak.

Ba al zenekien...?

Xaboia gai da koipea disolbatzeko, eta garbitu egiten du urez soilik kendu ezin daitekeen zikinkeria. Gainera, desinfektatzailea da eta mikroorganismo patogeno ugari suntsitzen ditu. Behar bezalako higiene egokia lortzeko, ezinbestekoa da eskuak ur eta xaboiez garbitzea, teknika egokia erabiliz.

Zikinkeria agerikoa denean ez ezik, eskuak garbitu egin behar ditugu bazkaldu edo janaria prestatu aurretik, komunera joan ostean eta, beti-beti, bakteriak izan ditzaketenak ukitu ondoren (adibidez, etxeko animaliak, lorategietako eta balkoietako lurra, pixoihalak, etxea garbitu ondoren, etab).  


 

 

Esku Garbiketaren Mundu Egunaren helburuak

Eskuak garbitzeko jarrera aldatzea ezinbestekoa da 5 urtetik beherako haurren heriotza-tasa bi heren murriztea xede duen Milurteko Garapenerako Helburua lortu ahal izateko.

Hona hemen Esku Garbiketaren Mundu Egunaren bidez lortu nahi diren helburu nagusiak:

  1. Eskuak xaboiaz garbitzeko kultura globala eta tokikoa sustatu eta bultzatu
  2. Eskuak garbitzeko herrialde bakoitzaren ohiturak eta egoerak ezagutzera eman
  3. Eskuak xaboiaz garbitzeak dituen onurak ezagutarazi

Esku Garbiketaren Mundu Eguna 2008an abian jarri zen, Eskuak Xaboiaz Garbitzeko Aliantza Publiko-Pribatuaren ekimenez, eta mundu osoko gobernu, nazioarteko erakunde, gizarte zibileko antolakunde, GKE, enpresa pribatu eta pertsonen babesa du. 


 


Los Lunnis-en abestien bitartez, eta Lunicef heroiaren ahaleginei esker, txikienek jardunbide osasungarriak ikasiko dituzte eta haien eguneroko bizitzan barneratuko dituzte


Eskuen Garbiketari buruz hezkuntz baliabideak

Hainbat erakundeek baliabide desberdinak dituzte higiene eta esku garbiketaren garratziaz ikasteko:

-Tecnologías para el lavado de manos
No siempre es posible disponer de un lavabo para lavarse las manos: esta galería de fotos de WSP muestra en imágenes las distintas alternativas disponibles en el mundo para lograr una correcta higiene de las manos.
Idioma: INGLÉS

- Curriculum sobre el lavado de manos
El Departamento de salud de Minnesota ha elaborado este material disponible para varios niveles educativos.
Idioma: INGLÉS
- ¿Por qué es importante el lavado de manos?
WaterAid ha preparado esta guía para Educación Primaria sobre el Lavado de Manos.
Idioma: INGLÉS

- Glogerm
Glogerm incluye recursos para varios niveles educativos acerca de los microrganismos que podemos encontrar en nuestras manos y prácticas de higiene.
Idioma: VARIOS
Disponible en: http://www.glogerm.com/worksheets.html

_____________________________________________________________

Erreferentziak eta kreditoak

Irudienak:

  • Imagen de cabecera: Una niña sostiene una pastilla de jabón en un hospital de Bossangoa, en la República Democrática del Congo, donde UNICEF desarrolla una campaña de vacunación que incluye la promoción de prácticas de higiene. © UNICEF/NYHQ2008-1510/Holtz
  • Imagen 1: Logo del Día Mundial del Lavado de Manos
  • Imagen 2: Dos niños se lavan las manos con agua y jabón durante un día de promoción de la higiene celebrado en su escuela, en la localidad de Neusok Teubaly (Indonesia) © UNICEF/NYHQ2007-1876/Estey
Testuarena:

Balorazioa:
  (5 Botoak, batezbestekoa 3 5)

0 iruzkinak

Beste erabiltzaile batzuen iruzkinak irakurri, edota Zure iruzkina utz ezazu
Iruzkina utzi
Zergatik da beharrezkoa izena ematea?
www.enredate.org webgunean izena ematea doakoa eta erraza izateaz gain, zera eskaintzen du: 

  • UNICEFekin bat egin duten ikastetxe eta irakasleen sareko kide izatea. 
  • Programako hezkuntza material guztiak doan eskuratzea. 
  • Pertsonalizaturiko informazioa jasotzea.
  • Sareratu UNICEFekin programak duen Blog-ean ikastetxean gauzaturiko esperientziak argitaratzea eta partekatzea. 

Bat egin ezazu. Sareratu UNICEFekin programak ongietorria ematen dizu.
Eskuragarritasuna W3C AA Maila     Creative Commons  Creative Commons(by)
Enrdate 2000 - 2017 UNICEF Espainia