Cerrar
Enrédate
Unicef
HizkuntzaEuskaraHizkuntza aukeratu
Bilatu

Garapenerako Hezkuntza

foto
Zein hizkuntzatan eskuragarri: cas, cat, gal 

Zer da Sareratu UNICEFekin programa


Sareratu UNICEFekin programa, UNICEFek ikastetxeetara zuzentzen duen hezkuntza programa da, Haurren Eskubideen ezagutza eta elkartasunezko hiritartasun global eta arduratsuaren gauzatzea sustatzen dituelarik.

Balorazioa:
foto
Zein hizkuntzatan eskuragarri: cas, cat, gal 

Ikasgelarako

Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleek haurren eskubideak eta elkartasun globalaren inguruan ikasi ahal izango dute Arbel Digitalerako ere egokiturik dauden multimedia baliabideen bitartez. Jarduerak lan saio bakarrean erabiltzeko zein ikasturte osoan zehar programazioan barneratu ahal izateko diseinatuak izan dira.
Balorazioa:
foto
Zein hizkuntzatan eskuragarri: cas, cat, gal 

Ikastetxerako

UNICEFek elkartasunaren alde lan egiten duten ikastetxeen ikuspuntua bultatzen du; ikastetxe horiek beraien hezkuntza planetan haurren eskubideen defentsa aktiboa barneratzen dutenak izango dira. Ikastetxeek, Kirol Eskolek eta hezkuntza helburuak dituzten erakunde zein taldeek baloreetan oinarrituriko hezkuntza proposamenak burutzeko orduan irtenbideak aurkitu ahal izango dituzte Sareratu UNICEFekin programan.

Balorazioa:
foto
Zein hizkuntzatan eskuragarri: cas, cat, gal 

Garapenerako Kirola

Munduan dauden milioka kirol-zaleek badakite kirola ez dela haurren jolas xinple bat soilik. Baina kirolak pertsonentsat duen garrantzia gehiengoak pentsa dezakeguna baino haratago doa. Kirolaren bitartez dominak eta kopak baino zerbait gehiago lor daiteke: bakea, pobreziaren bukaera edota aukera berdintasuna dira kirolaren lorpen ezezagunetariko batzuk. 
Balorazioa:
foto
Zein hizkuntzatan eskuragarri: cas, cat, gal 

Funtsezko kontzeptuak: Elkarmenpekotasuna

Elkarmenpekotasuna gure bizitzak mugatzen dituen errealitate bat da. Bizirauteko eta garatzeko, guztiok beste pertsonekiko menpekotasuna dugu: gure eguneroko bizitzarako besteen beharra dugu. Berdina gertatzen da ingurumenarekin, bere aldaketek guregan eragina izaten baitute, batzuetan modu lazgarrian gainera.  Eskolako etapa funtsezkoa da ezagutza hau lortzeko eta arduratsuagoak eta kontzienteagoak diren portaera-ereduak garatzea lortzeko.
Balorazioa:
Orrialdea 1 2 | Hurrengokoa    |  Nora joan:   Nora joan
Irakasleen prestakuntza

Tizas de colores sobre una mesa

Sareratu UNICEFekin programa aztertu ezazu, ezagutu zer den Garapenerako Hezkuntza, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuari zer eskaintzen dion ezagutu eta zure ikasgaietan nola barneratu dezakezun. Ikus itzazu ikasgelan konprometituriko hezkuntza sustatzeko Informazio eta Komunikazio Teknologiak (IKT)erabiltzeko dauden aukerak

Funtsezko kontzeptuak

Garapenerako Hezkuntza funtsezko bost kontzeptutan oinarritzen da; hauek guztiek arazo hurbilenak zein mundu mailakoak hezkuntzaren bitartez lantzeko ikuspegi desberdinak eskaintzen dituzte:

UNICEF: Hezkuntza guztiontzat
Fotografía de un cuaderno abierto, con los apuntes de un estudiante de Rwanda
© UNICEF/NYHQ2007-1371/Giacomo Pirozzi

UNICEFek mundu osoan lan egiten du haur guztientzat hezkuntza errealitatea izan dadin. Hezkunta unibertsalaren, kalitatezkoaren eta haur guztientzat eskuragarri izatearen bitartez, pobreziaren, diskriminazioaren eta gizadiaren zati handi batek bizi duen abusuen gurpil zoroarekin bukatu daiteke. 

Haurren eskubideak mundu osoan defendatzea da UNICEFen izatearen arrazoia. Hezkuntza arloaz gain, UNICEFek lehentasunezko beste lan arlo batzuk ere baditu, hala nola haurren biziraupena, haurren babesa edo larrialdietan arreta ematea. UNICEFek burutzen duen lanaren inguruko informazio gehiago www.unicef.es webgunean duzu eta gure proiektuen alde ekin ahal izango duzu.
 
Eskuragarritasuna W3C AA Maila     Creative Commons  Creative Commons(by)
Enrédate 2000 - 2013 UNICEF Espainia