Cerrar
Enr�date
Unicef
HizkuntzaEuskaraHizkuntza aukeratu
Bilatu

UNICEFen Lagun diren Eskolak



UNICEFeK enredate.org programaren bidez, ikastetxeei laguntzaile bilakatzeko aukera ematen die, hiru konpromiso mailen bidez:


IKASTETXE SARERATUAK

www.enredate.org webgunean izena ematen duten ikastetxe guztiek Ikastetxe Sareratuak izango dira. Sareratzeari esker dohainik ondorengo abantailak izango ditu: UNICEFen hezkuntza-materialak, UNICEFen hezkuntza-baliabideak, sareratutako beste ikastetxeekin informazioa partekatzeko aukera eta UNICEFek aurrera daramatzan lanei buruzko aldizkako informazioa jasotzeko aukera



IKASTETXE LAGUNTZAILEAK

Sareratutako ikastetxeek UNICEFek proposatutako hezkuntza kanpaina programetako baten parte hartzen badute Ikastetxe Laguntzaile gisa kontsideratuko dira



ESCUELAS AMIGAS DE UNICEF

UNICEFen Lagun egin diren Eskolek hezkuntza ekarpen erabakigarria egitea hitz emateaz gain, UNICEFen lankidetza programak laguntzeko baliabide ekonomikoak lortzeko konpromisoa hartuko dute Ikastetxe hauek UNICEFen.
Dagoeneko ondorengoak Eskola Lagunak egin dira:

Zure zentroa ere UNICEFen Eskola Laguna izan daiteke

Ikastetxe hauek UNICEFen Lagun egin diren Eskolak urteko izendapena lortzeko ondorengo bete beharko dute:

- 1989ko Haurren Eskubideei buruzko Nazio Batuen Hitzarmenak jasotzen duen moduan, ikastetxeko Hezkuntza-proiektuan haurren eskubideen sustapena, ezagutza eta defentsa barneratu behar dute.

- Haurren Eskubideen Egun Unibertsala ospatu (Azaroak 20).

- Beraien irizpideari jarraikiz, UNICEFen hezkuntza materialak erabili eta hezkuntza-kanpainetan parte hartzen dutenak.

- UNICEFek mundu osoan zehar garatzen dituen nazioarteko lankidetza-programen alde dirua biltzeko jarduerak sustatzen dituztenak.

Horrela nahi izanez gero, ikastetxeek UNICEFekin lankidetza-hitzarmena sinatu ahal izango dute edo izendapen hori jasotzeko ekintza horiek betetzen dituztela egiaztatzen duen memoria aurkeztu beharko dute.





Informazio gehiago jasotzeko escuelas@unicef.es  helbidera idatz dezakezu. Eskerrik asko.
Sareratutako Irakasleak
UNICEFekin irakasle gisa elkartu nahi izan ezkero, izena eman hemen.

Zure ikastetxearen osagarri moduan edo zeure izenean egin dezakezu.

Irakasle sareratu izena ematearekin, abantaila bezala, hezkuntza-programaren jakinarazpen guztiak zuzenean jasoko dituzu eta baita UNICEFen hezkuntza-baliabide guztiak eskuratu ere.
Eskubide eta erantzukizunen ikuspegia ikasgelan

Haurren eskubideak irakaskuntzaren oinarri etiko eta jokabide arau unibertsal gisa kontuan hartzeak, hezkuntza errealitatea erabat eraldatzen du:

- Ikasleen auto-estimua hobetu.
- Aurreiritziak murriztu eta aniztasunaren alde bultzatzen du.
- Ikasleen arteko jokaera eta harremanak hobetzen ditu.
- Irakasleen eginkizunen gogobetetasuna ekartzen die.
- Hezkuntza komunitateko kideen integrazioa eta onarpena sendotzen da.
- Inplikazio horrek, ikasleen hezkuntza mailan, emaitza hobeak lortzea eragiten die.

Eskuragarritasuna W3C AA Maila     Creative Commons  Creative Commons(by)
Enrdate 2000 - 2014 UNICEF Espainia