Hasierara itzuli
UNICEF Espainiako Batzordeko web-gune nagusia
Sareratu UNICEFekin programako web-gune nagusia

HizkuntzakBaliabideakBerriakIzena emateaJokoakJarduerak
Neskatilen hezkuntza
Martxan dauden proiektuak
Mobilizazioa
Lankidetza
  Diru-bilketari buruzko informazioa
  UNICEFen helbideak
 
Versión para imprimir LANKIDETZA
 
 
UNICEFek Neskatilen hezkuntzarako dituen proiektuetan lagundu nahi al duzue?

Diru-bilketarako ideia batzukGure proposamena


Diru-bilketarako ideia batzuk

Neskatilen hezkuntzari buruzko antzezlanak egitea (adibidez, neskatilak eskolara joan ezinik dauden egoerak antzeztuz). Sarrerarentruke prezio bat kobratu dezakezue.

Kirol-lehiaketak antolatzea, adibidez elkartasuneko olinpiada batzuk (talde mistoekin), eta izena emateko prezio sinboliko bat proposatzea edo babesleak bilatzea.

Tokian tokiko komunikabideetara jotzea, kanpaina hedatu eta zuen auzokideen laguntza eskatzeko. Ziur laguntzen dutela!

"Elkartasun Operazioa" bezalako musika-lehiaketak antolatzea, guztien hezkuntza-eskubideari buruzko abestiekin.

 

Gaiari buruz zeuen "elkartasunaren egunkaria" sortzea. Papera, fotokopiagailua eta irudimen handia, besterik ez duzue behar! Zabaldu ezazue zuen gurasoen, ikaskideen eta auzokoen artean, kopuru txiki bat kobratuz.

Udalerriko arazoren bati aurre egiteko, Udalari zuen zerbitzuak eskaintzea: ibaiertzak edo parke bat garbitzea, hiriko alderdiei buruzko iritzi-azterketa bat egitea, hormak eta kartelak garbitzea, konponketa txikiren bat egitea, etab. Zuen ahaleginaren ordainetan Udalari kanpainarako dirua emateko eska diezaiokezue.

Pertsona ospetsuren bat zuekin diru-bilketarako ekitaldiren batean parte hartzeko konbentzitzea...

…eta zuen irudimenetik sortzen diren proposamen guztiak.



Gure proposamena: Lor itzazue HIZKIAK neskatila guztien hezkuntzarako.

MARRAZTU HIZKIAK: lurrean, edo kartulina handi batean. Haiekin HEZKUNTZA edo AUKERAK bezalako hitzak osatu ditzakezue, kanpainaren lema edo guztiek gustuko duzuen beste lema alternatibo bat osa dezakezue. Irakaslearekin adostu ezazue hizkiak noiz, non eta nola jarri. Jende asko duen leku publiko bat (hala bada, Udalari jakinaraztea edo baimena eskatzea komeni da), edo ikastetxeko jolas-tokia izan daiteke.

MARRAZTU HIZKIAK
BETE ITZAZUE TXANPONEZ: Bertatik pasatzen direnei kanpainaren helburuak azaldu iezazkiezue eta txanponak emanez laguntzeko eska iezaiezue (nahi baduzue, PDF formatuko informazio-foiletoa erabili, hurbiltzen zaizkizuen pertsonei eskaintzeko). Txanpon horiekin hizkiak beteko dituzue. Handik hurbil kartel edo panel bat jarri dezakezue kanpainaren arrazoia eta fondoak zertarako erabiliko diren azalduz. Neskatilentzako hizkiak lortzen ari zarete! Ekintza hau ikastetxean burutzen baduzue, hizkiak zeuek bete ditzakezue aldez aurretik bildutako


BETE ITZAZUE TXANPONEZ
LAGUNDU EZAZUE ZEUEN HIZKIEKIN: Bildutako dirua UNICEF neskatilen hezkuntzaren alde egiten ari den lanerako eman dezakezue, eta lan horren eredu egokia duzue web-gune honetan agertzen diren lankidetza-programak. Horretarako, helburu horrekin prestatu den kontuan transferentzia bat edo diru-sarrera bat egin dezakezue ( ikus, diru-bilketari buruzko informazioa ). Zuen laguntzarekin gure helburua lortzetik hurbilago egongo gara! LAGUNDU EZAZUE ZEUEN HIZKIEKIN

Berrietan
kanpaina honen aurrerapenei eta lorpenei buruzko informazioa emango dizuegu.

 
sareratu UNICEFekin programa 2003 | Web-gune hau gomendatu ezazu | Hasiera