Hasierara itzuli
UNICEF Espainiako Batzordeko web-gune nagusia
Sareratu UNICEFekin programako web-gune nagusia

HizkuntzakBaliabideakBerriakIzena emateaJokoakJarduerak
Neskatilen hezkuntza
  UNICEFen lehentasuna
  Zerk mantentzen ditu neskatilak eskolatik kanpo?
  Istorioak eta testigantzak
Martxan dauden proiektuak
Mobilizazioa
Lankidetza
 
  NESKATILEN HEZKUNTZA
 
 
GUZTIONTZAKO HEZKUNTZA


Kalitatezko hezkuntza batek honako ezaugarriak izan behar ditu:
Unibertsala izatea, hau da, neskatila eta mutil guztientzat sartzen erraza eta eskuragarria izatea.
Derrigorrezkoa izatea, hau da, eskolara joatea ala ez joatea ez da negoziatu behar.
Diskriminatzailea eta sexista ez izatea, eta neskatilen eta mutilen arteko desberdintasunak errespetatzea.
Giro sano eta atsegin batean garatzea.
Mutilen eta neskatilen erabateko garapen fisiko, mental eta sozialean laguntzea.



Hezkuntza funtsezkoa da gure garapen pertsonalerako; oinarrizko ezagutza teorikoak emateaz gain, bizitzarako trebatzen gaitu.

Baina edozein motako hezkuntza ez da baliagarria, Jasotzen dugun hezkuntzak kalitatezkoa izan behar du. Horregatik, munduko erakunde asko neskatila guztientzako eta mutil guztientzako kalitatezko hezkuntza bat ziurtatzeko lanean ari dira.

Kalitatezko hezkuntza neskatilentzako
Gaur egun eskolarako adina duten 120 milioi haur baino gehiago ez dira eskola joaten, eta gehienak, ia bi heren (79 milioitik gora), neskatilak dira.

Zer dela eta halako desberdintasuna? Mutilek eta neskatilek eskolara sartzeko aukera ukatuta arrazoi desberdinengatik izan dezakete: beren jatorri etnikoarengatik, HIESarengatik, eskolara joatea saihesten dien gehiegizko lanarengatik, hiriko edo landako jatorriarengatik, pobreziarengatik, minusbaliaren bat izateagatik, osasun edo elikadura-egoera txarrarengatik, egoera gatazkatsu edo ezegonkorrarengatik, familiaren laguntza-faltarengatik, legearen babesik ez izateagatik, ikastetxea urrutiegi egoteagatik, etab.

Baina, neskatila bat denean, arrazoi horiei neskatila izatea gehitzen zaie eta horrela diskriminazioa bikoitza da. Neskatila jaiotze hutsagatik milioika neskatilak kalitatezko hezkuntza jasotzeko beren eskubidea urratuta dute.

Gaur egun, inork ez du ukatzen hezkuntzak neskatilentzako eta oro har gizartearentzako dituen onurak. Horregatik, neskatilek kalitatezko hezkuntza jaso ahal izan dezaten ziurtatzea lehentasun bilakatu da mundu osoan .

Neskatilen hezkuntzak guztiei egiten die mesede.



Kalitatezko hezkuntza baten onurak ez dira neskatilengan bakarrik geratzen; frogatuta dago helmen handiagoa duela. Hezitako neskatilek,

aukera gehiago dituzte bizitzan. Ahots handiagoa dute familiako eta komunitateko arazoetan eta politikaren, gizartearen eta ekonomiaren esparruan erabakiak hartzen parte hartzeko aukera handiagoa dute.

HIESaren aurka babesteko eta, emakumeen sexu-organoen ebaketa bezala, beren osasunarentzat kaltegarriak diren praktiken aurka mobilizatzeko trebetasun eta baliabide gehiago dituzte.

beranduago ezkontzen dira eta seme-alabak ere beranduago izaten dituzte, hala erabakitzen dutelako.

ama izanez gero, seguraski beren seme-alaba guztiak eskolara bidaliko dituzte. Gainera, seme-alaba sanoagoak izaten dituzte eta haurdunaldiak ere osasuntsuagoak dira, horrela amen heriotza-tasa murriztuz.

etorkizunean lan bat lortu eta ekonomia formalean parte hartzeko aukera gehiago dituzte. Horrek onurak ekartzen dizkie diru-sarrera indibidualei eta etxeetakoei, eta hazkuntza ekonomikoa bultzatzen laguntzen du.



Gainera, neskatilei eskaintzen zaien arretak mutilei ere mesede egiten die, neskatilen hezkuntzak, desberdintasunei eta diskriminazioari eusten dieten jarrerak eta portaerak agerian jartzean, mutilen eta neskatilen arteko berdintasuna ziurtatzen laguntzen duelako.

Horrek guztiak berdintasunezko gizarte bidezkoagoak, indarkeriarik gabekoak eta pertsonetan oinarritutakoak ziurtatzen laguntzen du. Azkenean, guztioi egiten digu mesede.

HEZKUNTZA: BESTE EZER BAINO LEHEN, GIZA ESKUBIDE BAT

Oro har gizarte osoarentzat ekartzen dituen onura ekonomikoa, sozial eta politikoetatik harantz, hezkuntza pertsona guztiei aitortzen zaien eskubide unibertsal bat da, haien sexua kontuan hartu gabe, eta horregatik da lehentasun bat:

Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena, 28. artikulua: Haur guztiek dute hezkuntza-eskubidea, eta Estatuek lehen mailako hezkuntza doakoa eta derrigorrezkoa izatea ziurtatu behar dute, mutil eta neskatila guztientzako sartzen erraza izango diren bigarren mailako hezkuntza-forma desberdinak sustatu behar dituzte eta, beren gaitasunen arabera, goi-mailako hezkuntza guztientzat lorgarri izatea eragin behar dute.

Emakumeei buruzko Munduko IV. Biltzarra, B atala: Hezkuntza giza eskubide bat eta berdintasuna, garapena eta bakea lortzeko funtsezko erreminta bat da. Diskriminaziorik gabeko hezkuntzak mutilei nahiz neskatilei mesede egiten die eta, horrela, emakumeen eta gizonen artean berdintasunezko harremanak ezartzen laguntzen die.


 
sareratu UNICEFekin programa 2003 | Web-gune hau gomendatu ezazu | Hasiera