Hasierara itzuli
UNICEF Espainiako Batzordeko web-gune nagusia
Sareratu UNICEFekin programako web-gune nagusia

HizkuntzakBaliabideakBerriakIzena emateaJokoakJarduerak
Neskatilen hezkuntza
  UNICEFen lehentasuna
  Zerk mantentzen ditu neskatilak eskolatik kanpo?
  Istorioak eta testigantzak
Martxan dauden proiektuak
Mobilizazioa
Lankidetza
 
NESKATILEN HEZKUNTZA
 
 
NESKATILEN HEZKUNTZA: UNICEFen LEHENTASUNA
UNICEFen ustez haur guztientzako kalitatezko hezkuntza ezin da lortu neskatilen hezkuntzarik gabe. Horregatik, UNICEF eta beste erakunde batzuk - eta mundu osoan milaka pertsona- ahal duten guztia egiten ari dira mundu osoko neskatila gero eta gehiagok eskolara joateko aukera izan dezaten.

Nola egiten du lan UNICEFek?
UNICEFen lana hiru arlo nagusitan banatzen da neskatilen hezkuntzari dagokionez:

Sarbidea
Gaur egun munduan eskolara joaten ez diren neskatilak mutilak baino gehiago dira. Horregatik, UNICEF erakundeak eskolara joaten ez diren neskatilen kopurua murriztu eta neskatila guztiek hezkuntza jaso ahal izatea lortu nahi du. Horretarako, familiak eta komunitateak sentsibilizatzen dira neskatilak eskolara bidaltzeak duen balorea eta garrantzia onar dezaten. Aldi berean, azpiegiturak hobetzen dira eskolak ikasleen higienerako eta ongizaterako oinarrizkoak diren zerbitzuak dituzten toki seguru izatera irits daitezen.

Kalitatea
Beste arazo larri bat neskatilek eskola uztea da. Eskolara joaten hasten diren arren, geroago uzteko aukera asko dituzte. Horregatik, UNICEFek hezkuntzaren kalitatea hobetu nahi du, behin eskolara joanez gero, neskatilak bertan geratu eta ikas dezaten. Gainera, kalitatezko hezkuntza batek neskatilei beraiei nahiz beren ikaskide diren mutilei egingo die mesede.

Emaitzak
Behin eskolan hasiz gero, neskatilek diskriminazioa jasaten jarraitzen dute eta, ondorioz, eskola uzten dute edo ez dituzte mutilenak bezalako emaitza onak lortzen. Horregatik, guztiok helduen munduan eta lan-munduan beharrezkoak diren ezagutzekin sartu ahal izateko, behar duten guztia ikasi eta ikasketak amaitzea ziurtatu behar da.


Kanpainan: "2005erako 25"

UNICEFen "2005erako 25" kanpaina. 2005. urterako 25 herrialdetako lehen eta bigarren hezkuntzatan generoari dagozkion desberdintasunak ezabatzeko ekimen garrantzitsu bat da. Kanpainaren ardatza neskatilen hezkuntzak egoera kritikoa bizi duen eta, 2005. urterako lehen eta bigarren hezkuntzan, genero-berdintasuna lortzeko premiazko laguntza behar duten herrialdeak dira.

Kanpaina honek hiru helburu ditu:
  • 2005. urterako, eskolatu gabeko neskatilen kopurua %30 murriztea.
  • irakaskuntzaren eta eskolen kalitatea hobetzea
  • irakaskuntzaren garapen orekatua bermatzea eta hezkuntzan generoari dagozkion desberdintasunak ezabatzea
 Afaganistan  Bangladesh
 Benin  Bhután
 Bolivia  Burkina Faso
 Afrika Erdiko  Errepublika  Txad
 Kongoko
 Errepublika
 Demokaratikoa 
 Djibouti
 Eritrea  Etiopia
 Ginea  India
 Malawi  Mali
 Nepal  Nigeria
 Pakistan  Papia Ginea Berria
 Sudan  Tanzania
 Turkía  Yemen
 Zambia  

* Hauek dira "2005erako 25" kanpainarako aukeratu diren 25 herrialdeak. "Sareratu UNICEFekin" programan horietako bitan dagoen egoera eta izan diren aurrerapenak aurkezten dizkizugu: Bolivia eta Nepal


 
sareratu UNICEFekin programa 2003 | Web-gune hau gomendatu ezazu | Hasiera