| |
|
| |
|
| |
Munduko eskualde guztietan, genero-diskriminazioa (neskatila
jaiotzeagatik diskriminatzea) errealitate bat da, eta
emakumeen eta neskatilen bizitzako alderdi guztietan du
eragina. Horrela, neskatilek zein emakumeek mugatuta ikusten
dituzte eskubide osoko hiritar gisa erabat garatzeko beren
aukerak.
Hezkuntzari dagokionez, egoera kezkagarria da. Ikasketarik
gabeko pertsonak 875 milioitik gora dira eta horien artean
bi heren emakumeak dira; eta eskolatu gabe dauden 120
milioitik gorako haurren artean, %70 neskatilak dira.
Neskatila guztiek hezkuntza-eskubidea dute. Eskolara joaten
den neskatila bakoitza urrats garrantzitsu bat da pobrezia
ezabatzeko bidean, genero-berdintasunaren eta giza garapen
jasangarriaren aldeko aurrerapen bat da; baina eskolara
joaten ez den neskatila bakoitzak, ukatuta du bere hezkuntza-eskubidea,
etorkizunean indarkeria eta zapalketa jasateko aukera
gehiago ditu, eta bere bizitza osasuntsua eta emankorra
ez izateko aukera handia du.
Hezkuntzarako sarbidean neskatilek jasaten duten diskriminazioaren
arrazoiak desberdinak dira, baina garrantzitsuena neskatilek
eta emakumeek diskriminazio hori neskatila jaiotzeagatik bakarrik jasaten dutela da.
Herrialde askotan, emakumeak gizartean duen posizio baxuagoa
dela eta, bere prestakuntza eta hezkuntza alferrekoak
direla pentsatzea eragiten dute eta, gehienez ere, ama
edo emazte bilakatzean baliagarri izango zaien zerbait
irakasten zaie: lan-merkatuan mutilak bakarrik sartzen
dira eta beraiek dira familiaren euskarri ekonomikoa.
Neskatilen funtzioa etxean geratu eta garbitzera, janaria
prestatzera, anai-arreba txikiak zaintzera, gaixoak edo
zaharrak zaintzera, etab. murrizten da eta, horrez gain,
etxetik kanpora landan, azoka ibiltarian, etab. lan egitera.
Gainera, oso gazte ezkontzea, nerabeen haurdunaldiak eta
gizarteko genero-desberdintasunak bezalako kultura-praktikek
eta tradizioek neskatilek eskolan izaten dituzten emaitza
txarrak bultzatzen dituzte eta, horrela, eskola uztera
behartzen dituzte.

Generoan oinarritutako diskriminazioa mundu-mailako arazoa
da eta ez da mugatzen eskolatik kanpo neskatila asko dituzten
herrialdeetara. Munduko eskualde eta herrialde guztietan
(ustez garatuta daudenetan ere), neskatilak eskolara joaten
direnean beren premiei egokitzen ez zaien sistema baten
barruan ikasteko borrokan aritzen dira. Horren arrazoi
batzuk honakoak dira:
 |
Herrialde
askotan, beraientzat eredu izan daitezkeen emakume
irakaslerik ez izatean, ez dira eskolara joaten.
|
 |
Eskolak
oso urrun badaude, familia askok ez dute nahi izaten
neskatilak eskolara bidaltzea, ez baitute begi onez
ikusten neskatilek bide luzea bakarrik egitea.
|
 |
Irakasleek,
curriculumek, testuliburuek, hezkuntza-prozesuek
eta eskolako harremanek genero-estereotipoak indartzen
dituzte, neskatilentzako diskriminatzailea den sistema
bat betikotuz.
|
 |
Neskatilek
irakasleen aldetik abusuak jasango duten beldurrak,
maiz erreala denak, familia askok alabak eskolara
ez eramatea eragiten du. |
 |
Eskola-erraztasun
desegokiak direla-eta, neskatila askok eskola uzten
dute (osasun-instalazioen falta, edateko urik ez
eta neskatilentzako eta mutilentzako komun bereizirik
ez izatea, adibidez).
|
Horrela, hezkuntzak ez die onura bera eskaintzen neskatilei
eta mutilei. Neskatilen hezkuntza-faltak berekin dakar
emakumeen marjinazio gero eta handiagoa: beren egoera
hobetu ahal izateko eta beren bizitzari buruzko erabaki
garrantzitsuak hartzeko. Halaber, beren diru-sarrerak
izatea, profesionalki eta intelektualki haztea saihesten
die eta, batez ere, gizaki ororentzat funtsezkoa den eskubide
bat ukatzen die: hezkuntza-eskubidea.
ZER BEHAR DA EGOERA HAU GAINDITZEKO?
Herrialde bakoitzak neskatilen hezkuntzaren inguruan
dituen berezitasunen eta premien arabera aritu behar
du, baina badira neurri batzuk beti emaitza onak
ematen dituztenak. Horietako batzuk honakoak dira:
- Ondokoak ziurtatzea:
- Kalitatezko lehen mailako hezkuntza baterako
sarbide unibertsala.
- Generoaren arazoa aintzat hartzen duten liburuak,
irakasleak eta curriculumak.
- Osasun-instalazioak, edateko ura eta neskatilentzako
eta mutilentzako komun bereziak.
- Neskatilen eta mutilen eguneroko bizitzari
egokitutako curriculumak.
- Bakoitzak, neskatila edo mutila den kontuan
izan gabe, ikasi nahi duena aukeratzeko askatasuna.
- Neskatilentzako indartze pedagogikoa.
- Gobernuak, komunitateak eta familiak neskatilen
hezkuntzaren balioari buruz sentsibilizatzea.
- Gobernuek hezkuntzan diru gehiago eta bazter
daitezkeen beste hainbat gauzatan, esate baterako
gastu militarrak, diru gutxiago gasta dezaten
eskatzea.
- Neskatilen hezkuntzan arazo larriak dituzten
herrialde askori kanpo-zorra barkatzea.
- Neskatilak eta emakumeak babestuko dituzten
eta nazioartean aitortutako eskubideez gozatu
ahal izatea ziurtatuko duten legeak onartzea.
|
|
|
|