Hasierara itzuli
UNICEF Espainiako Batzordeko web-gune nagusia
Sareratu UNICEFekin programako web-gune nagusia

HizkuntzakBaliabideakBerriakIzena emateaJokoakJarduerak
Neskatilen hezkuntza
  UNICEFen lehentasuna
  Zerk mantentzen ditu neskatilak eskolatik kanpo?
  Istorioak eta testigantzak
Martxan dauden proiektuak
Mobilizazioa
Lankidetza
 
NESKATILEN HEZKUNTZA
 
 
ISTORIOAK ETA TESTIGANTZAK...

Gune honetan beren errealitatea kontatzen diguten planetako toki desberdinetako neskatilen istorioak eta testigantzak ezagutu ditzakegu: eskolan sartu eta jarraitzeko topatzen dituzten oztopoak, eta emakumeen diskriminazioari buruz duten iritzia. Ezagutu itzazu!

Rinku, India, 15 urte
Abena, Ghana, 13 urte
Bhahkita, Sudan, 11 urte
Kanti, Nepal, 17 urte
Kerry, Ingalaterra, 15 aņos
Norma, Peru
Laura, Espainia, 15 urte


RINKU, India, 15 urte
Rinkuk 15 urte ditu eta bere 40 ikaskideak bezala, lurrean eserita dago eta arrosa eta more koloreko sari bat du jantzita, uniformea. "Eskola amaitzen dudanean irakasle izan nahi dut... orain arte ez naiz inoiz eskolara etorri, nire aitaren ustez neskatilek hezkuntzarik jasotzeko beharrik ez zutelako. Nire amak ere berdin pentsatzen zuen, bera ere ez zein behin ere eskolara joan. Nire nebak eskolara joan ziren langile izango direlako. Nire aitak esaten du nik ezkondu besterik ez dudala egin behar"

Rinkuren istorioa ohikoa da oso, gelako gainerako neskatilei beren nebak eskolara joaten ziren galdetu genienean, guztiek eskua altxatu zuten. Beraiek eskolara joaten ziren lehen aldia zen galdetu genienean ere eskuak altxatu zituzten.


ABENA, Ghana, 13 urte
"Nire osabarekin eta haren emaztearekin bizi naiz. Banana frijituak saltzen ditut familiaren ekonomian laguntzeko. Oinarrizko hezkuntza pixka bat jaso nuen, baina ikasketak utzi behar izan nituen laguntza-faltagatik. Nire osabaren semeak, ordea, eskolara joaten dira. Batzuetan niri ere joatea gustatuko litzaidake, baina nire osabak ezin dituela eskolako gastuak ordaindu dio. Halere, 17 urte betetzen ditudanean joskintza ikasten lagunduko didala agindu dit... Eskolara ezin joan izateak penatzen nauen arren, beste batzuk baino zorte handiagoa dudala uste dut; gutxienez beste gauza batzuk ikasi ahal izango ditut, baina nola gustatuko litzaidakeen eskolara joatea! Gurasoei seme-alabak eskolara bidaltzea aholkatzen diet".


BHAHKITA, Sudan, 11 urte
Bhahkita Sudaneko komunitate nomada batean bizi den 11 urteko neskatila da. Egunen batean ingeniari izatera iristea amesten du, horrela bere komunitatean zubiak eta etxe hobeak eraiki ahal izateko. Bhahkitaren irakasleak dioenez, gelako neskatila argienetako bat da eta ausardia handia du ikasteko orduan.

Bhahkita goizeko bostetan jaikitzen da egunero. Lehenbizi ardiak jezten ditu, gero sukaldeko ontziak garbitzen ditu eta ondoren familiarentzako tea eta bere lehengusuaren gauzak prestatzen ditu. Mutilak, berriz, "otoi egin, tea hartu eta eskolara joateko prestatzen dira".

Urrutiko komunitate nomada batean neskatila izateak erronka gehigarri bat du Bhahkita bezalako neskatilentzat. Jolas-orduan, eguerdia eta gero, Leila eta Hawa izeneko beste bi lagunekin etxera joaten da lasterka, ontziak hartu eta herrixkatik bost kilometrotara ur bila joateko. Urez betetako ontziak zamatuz etxera itzultzen denean, sutara botatzeko adarren bila joaten dira, eta horretarako beste 8 kilometro ibili behar dituzte. Astean gutxienez bi aldiz, gainera, neskatilek eskola urez hornitzen duen eta 400 litro inguru biltzen dituen andela bete behar dute.


KANTI, Nepal, 17 urte
"Nire hirian neskatilek lau arazo handi ditugu. Ezkontza goiztiar asko daude, lan-kargak eta trafikoak handiak dira eta, pobreziaren ondorioz, prostituzioa ere zabalduta dago. Nepalen neskatilek bizitza oso gogorra dugu, bereziki eskolara joaten ez diren eta egunean 18 orduz lan egiten duten neskatilek. Neskatila horiek ez dute astirik jolaserako eta olgetarako."


KERRY, Ingalaterra, 15 urte
"Neskatila gazteen haurdunaldiek ondorio gogorrak dituzte amarentzat nahiz haurrarentzat. Adibidez, ama gazteek arrisku larriei aurre egin behar diete erditzeko unean. Gainera, haurra izateak beren hezkuntzako eta bizitzako aukerak mugatzen ditu."


NORMA, Peru
"XXI. mendean, gezurra badirudi ere, emakumeok gizonak emakumeak baino hobeak direlako baieztapenaren biktima izaten jarraitzen dugu. Gainera, hori agerian jartzen duten jarrerak ez datoz gizonengandik bakarrik, aitzitik, emakumeek ere erakusten dituzte; izan ere, familian bertan neskatilei beren neben zerbitzari izanez haztera behartzen zaie, beraiek norbaitekin ezkondu arte itxaron behar dute handik aurrera senarrari zerbitzatzeko. Etxeko lanak egiten eta beren printzearen zain egoten irakasten zaie, hori bai, denbora guztian lanez gainezka. Gainera, zerbait ahaztu zaizuela uste dut: zuzenean edo zeharka gizonen sexu-erasoa jasan behar dugu, haien ustez emakumeek lanbidearen edo lanaren alorrean garatzeko adimen gutxi dugula uste dutelako..."

LAURA, Espainia, 15 urte
Emakumeen generoa benetan sexu ahula bada, emakumeak errespetu eta kontu handiagoz tratatu behar lirateke, bestela, gizonen indar eta erresistentzia handiagoaren ondorioz dagoen desberdintasun txikia, gero eta handiagoa izango da eta, orduan, emakumeak benetan izango dira sexu ahula. Baina pentsatzen jarriz gero, gizonek sendagaiak lortzeko zailtasun hori edo lan-ordutegietako abusu horiek jasango balituzte, edo familia baten pisu osoa bizkarrean eramango balute... orduan, ez al lirateke haiek sexu ahula izango? Honekin ez dut esan nahi rolak aldatu behar liratekeenik eta gizonek tratu txarrak jasan behar lituzketenik, beste ikuspegi batetik begiratzea eta emakumea esan ohi den bezain ahula ez dela ikustea besterik ez da. Denok dakigu hau ez dela egun batetik bestera aldatuko, baina guztiok pixka bat gehiago lagunduko bagenu, bereziki herrialde aberatsetako gobernuek lagunduko balute, ziur emakumeen diskriminazioko egoera hau azkarrago aldatuko litzatekeela. Hala izango ahal da!


 
sareratu UNICEFekin programa 2003 | Web-gune hau gomendatu ezazu | Hasiera