Hasierara itzuli
UNICEF Espainiako Batzordeko web-gune nagusia
Sareratu UNICEFekin programako web-gune nagusia

HizkuntzakBaliabideakBerriakIzena emateaJokoakJarduerak
Neskatilen hezkuntza
Martxan dauden proiektuak
Mobilizazioa
  Kanpainan parte hartzea
  Marokoko gazteak
Lankidetza
 
Versión para imprimir MOBILIZAZIOA
 
 
SARERATU NESKATILEN HEZKUNTZAREKIN!

SARERATU NESKATILEN HEZKUNTZAREKIN!
Milioika neskatila eta mutili kalitatezko hezkuntza ukatzea etorkizuna ukatzea da. Neskatilak diskriminatzea bidegabekeria bat eta beren eskubideei egindako eraso bat da, baina baita komunitateen eta herrialdeen garapenerako gaitz bat ere. Arazo hauek ez dira besterenak eta ez daude hain urruti. Horiei konponbide bat ematen lagundu nahi al duzu? Laguntzeko modu asko daude. Jar zaitez ados zure lagunekin eta zure ikaskideekin, elkarrekin ondoko hauek egin ditzakezue:


Mobilizatu eta zuen inguruko pertsonak neskatilen hezkuntzaren gaiarekiko sentsibilizatzea. Hori egiteko ideia batzuk ematen dizkizuegu! Jaitsi ezazu hemen iradokizunak jasotzen dituen dokumentua. Kanpaina hedatzeko eta zuen familiei, ikaskideei, auzokoei, etab. informazioa emateko erabili dezakezue.

Mutilen eta neskatilen arteko desberdintasuna sustatzen duten ekintza guztiak salatzea: etxean, eskolan, auzoan, udalerrian, etab. Zuen kontzientzia eta izpiritu kritikoa ere milioika haurren etorkizunaren zati dira. Beste gazte batzuekin gaiari buruzko ideiak eta iritziak truka ditzakezue Sareratu UNICEFekin programako foroetan eta txatean.

"Neskatilentzako hizkiak" atalean proposatzen dizkizuegun jokoetan parte hartzea. Informatzen ikastea dibertigarria izan daiteke!

Zuen sormena Haurren Eskubideen aldeko Arte Plastikoen I. Lehiaketan eta III. Idazlan Lehiaketan adieraztea.

Munduko neskatila guztiak eskolara joan daitezen eta kalitatezko hezkuntza jaso dezaten, fondoak biltzea. Modu tradizional batean egin dezakezue, azokak, zozketak, egunkariak, etab. eginez. Edo dirua biltzeko gure proposamenetako batean sar zaitezkete, adibidez, "Lor itzazu neskatilentzako hizkiak". Bat egin ezazue gure ekimenekin edo utzi zuen irudimenari lan egiten eta elkartasunezko beste ekimen batzuk aurkitzen.


Mugi zaitezte! Erakutsi zuen laguntza eskolara joateko aukerarik ez duten milioika neskatila horiei. Konta iezazkiguzue zuen proiektuak, iritziak eta ideiak .

Beste herrialde batzuetan beste gazte batzuk lanean ari dira jada neskatilen hezkuntzaren alde, ezagutu itzazue haien esperientziak.


 
sareratu UNICEFekin programa 2003 | Web-gune hau gomendatu ezazu | Hasiera