Hasierara itzuli
UNICEF Espainiako Batzordeko web-gune nagusia
Sareratu UNICEFekin programako web-gune nagusia

HizkuntzakBaliabideakBerriakIzena emateaJokoakJarduerak
Neskatilen hezkuntza
Martxan dauden proiektuak
Mobilizazioa
Lankidetza
 
versión para imprimir BERRIAK
 
 
Gune honetan kanpainari buruzko berriak eta aurrerapenak islatu nahi ditugu, gertatu ahala:


Parte hartzen duten ikastetxeentzako mobilizazioko eta diru-bilketako proposamen berriak.
Kanpainaren aurkezpena komunikabideen aurrean

Lankidetza-proiektuei buruzko berriak.

Neskatilen hezkuntzari buruzko informazio eguneratua
Testigantza berriak... Nepaletik

Diru-bilketan izandako aurrerapenak



TESTIGANTZA BERRIAK... NEPALETIK
(24/10/ 2003)

Gazteek ekoiztu eta zuzendutako "Chatting with my best friend" irratsaiora heldu ziren testigantza hauek. Irratsaio honetara, Nepal eta Indiako iparraldeko hainbat komunitateetako neska-mutilenbatez beste 500 gutun heltzen dira astero, irratiaren bidez aholkuak jaso nahian. Irrati-entzuleen kezkarik nagusienetakoen artean, genero arteko desberdintasuna eta neskatilen hezkuntza daude.


Kalpana Paudel

Kalpana Paudel dut izena eta Nepaleko mendebaldekoa naiz. Nire eskola etxetik oso urruti dago eta, gainera, nire gurasoek ni eskolaratzeko zalantza handiak dituzte etxeko lanetan lagundu beharko niekeela uste baitute. Haserretzen naizenean "neskatilak eta mutilak berdinak baldin badira zergatik mutilek ezin duten etxean lagundu" galdetzen diet, baina gurasoek ez diote inoiz galdera honi erantzuten. Herriko gizon zahar bati eta eskolako irakasleei nire gurasoei neskatilak heztea ere garrantzitsua dela ulertaraz diezaieten eskatu diet. Honen aurrean, familiari laguntzeko beste inor ez zegoenez ezin nintzela eskolara joan esan zuten. Inolako esperantzarik gabe nago orain... arren, lagun nazazue azken erabakia hartzen. Eskola utzi ala etxean geratu beharko nuke?

Bimala Khanal

Kaixo, hamabi urteko neska bat naiz eta Bimala Khanal da nire izena. Une honetan zazpigarren maila egiten ari naiz eta gertu ditut hurrengo azterketak. Ama aspaldi dago gaixorik eta ezin izan naiz eskolara joan zaindu behar izan dudalako. Duela aste bat eskolara itzuli naiz eta irakasleak urteko kuota eta azterketak ordaindu behar ditudala esan dit, baina ez dut dirurik, eta azterketetara aurkeztu ezean nire etorkizunak bereak egin du. Nola konpon dezaket nire arazoa?

Mankala Neupane

Kaixo! Mankala Neupane naiz eta Tikapurretik idazten dut. Zuek nire lagun bat laguntzea nahiko nuke. Aurten ezin izan zuen batxilergoko ziurtagiria eskuratzeko behar zuen hamargarren mailako azken azterketa gainditu. Normala denez, familia asko haserretu zaio, baina gure gizarteak ere azterketan huts egiteagatik gaitzetsi egin du. Hemengoek uste dute batxilergoko azterketa ez gainditzeagatik inor ez dela berarekin ezkonduko eta neskazahar hilko dela. Oso gogaituta dago eta denei, gogor ikasiz eta azterketa oso nota onekin gaindituz, balio duela erakutsi nahi duela esaten dit. Baina orain bere familiak ez dio inola ere ikasten jarraitzen utzi nahi. Nire lagunak bere buruaz beste egin nahi du. Hori ez dela bidea konbentzitzen saiatu naiz baino ez dio nik esandakoari jaramonik egiten. Zuek irratsaioaren bidez berarekin hitz egiterik izatea espero dut.


KANPAINAREN AURKEZPENA KOMUNIKABIDEEN AURREAN
(04/09/ 2003)

Irailaren hasieran, Alfabetatzearen Nazioarteko Eguna zela-eta, Sareratu UNICEFekin programakoek prentsaurrekoa egin zuten "Neskatilentzako Hizkiak" izeneko eskola-mailako mobilizazio- eta lankidetza-kanpaina komunikabideei aurkezteko.

Bileran UNICEF-Espainiako Batzordeko idazkari nagusia den Maria Antonia Pérez Villanueva aritu zen lehendakari gisa, eta honekin batera Sareratu programaren koordinatzailea den David Martin eta Valentziako Gazteen Aholku Batzordeko Isabel Tarazona eta Almudena Montaner izan ziren. Azken bi hauek pertsona eta herrien arteko aukera-berdintasunaren alde azaltzeaz gain, Valentziako Gazteen Batzordeak ikasturte osoan zehar kanpainan aktiboki parte hartzeko eta Neskatilen Hezkuntza gaiaren inguruan ahalik eta gertuenetik lantzeko asmoa agertu zuten: "jendea sentsibilizatu eta generoko bereizkeriako dauden kasuak jakinaraztea da gure xedea, hezkuntza eskubide bat delako eta egun milioika neskatilei ukatu egiten zaielako".

UNICEF-Espainiako Batzordeko Enbaxadore izendatu berri duten Silvia Abascal aktorea ere bertan izan zen, eta honek neskatilen eskolaratzea eta hezkuntzaren kalitatea lantzeari ekiteko beharra azaldu zuen. Silviak, orobat, neskatilak eskolara joateak ez ezik, horiei eusteak eta ikasketak bertan behera ez uzteak duten garrantzia azpimarratu zuen.

Bestalde, Silviak, UNICEFeko Enbaxadore gisa, UNICEFek "Iparraldeko eskualdeko neskatila-mutikoen oinarrizko hezkuntza osoaren kalitatezko kudeaketa" proiektua abiarazita dueneko eremuak bisitatzeko Morokora egingo duen bidaiarako dituen planak azaldu zituen.

Hainbat berri…

Unicef centra su campaña de movilización escolar en la educación de las niñas. El Mundo

120 millones de niños y niñas sin clase, pero la mayoría niñas. Canal Solidario












 
sareratu UNICEFekin programa 2003 | Web-gune hau gomendatu ezazu | Hasiera