Hasierara itzuli
UNICEF Espainiako Batzordeko web-gune nagusia
Sareratu UNICEFekin programako web-gune nagusia

HizkuntzakBaliabideakBerriakIzena emateaJokoakJarduerak
Neskatilen hezkuntza
Martxan dauden proiektuak
  Marokoko proiektua
  Beste proiektu batzuk:
  Bolivia
  Nepal
  Senegal
Mobilizazioa
Lankidetza
 
Versión para imprimir MARTXAN DAUDEN PROIEKTUAK
 
 

NESKATILEN HEZKUNTZAREN ALDE EKINEZ

Ikasturte honetan UNICEFekin lankidetzan aritu zaitezkete eta gero eta neskatila gehiagok eskolan sartu ahal izatea eta inolako diskriminazio-motarik gabeko kalitatezko hezkuntza batez gozatzea lor dezakezue.

Hori lortzeko, UNICEFek, aliatu desberdin askorekin lankidetzan arituz, mundu-mailako eta nazio-mailako kanpainak hasten ditu, neskatilak eskolara joateko ahaleginen barruan.

Kanpainez gain, UNICEFek lan egiten duen herrialde desberdinetan hainbat proiektu burutzen dira neskatilentzako, eta oro har haur guztientzako, kalitatezko hezkuntza ziurtatzeko. Ondoren, munduko eskualde desberdinetatik hartutako lau adibide aurkeztuko dizkizuegu:

UNICEFen proiektuen mapa



Maroko



Neskatilak gutxiengoa dira lehen hezkuntzako zikloan, bereziki landa-ingurunean eta hirietako kanpoaldeko zonetan, landatik hirietara joaten den biztanleria bertan pilatzen delako. Horregatik, Iparraldeko eskualdeko haurrentzako oinarrizko hezkuntza oso baterako kalitatezko kudeaketa izeneko proiektuak, helburutzat hezkuntzaren kalitatea hobetzea duenak, Marokoko Iparraldeko hirietako kanpoaldeko eta landako zonetan bizi diren neskatilei egingo die mesede batez ere.
Bolivia
Landako eskualdeetan eta indigenen zonetan izaten diren haur-eskolako matrikulazio-tasa baxuek -bereziki neskatilei dagokienez- herrialdearen aurrerapena mugatzen jarraitzen dute. Bolivia da "2005erako 25" kanpainarako aukeratutako 25 herrialdeetako bat..

Nepal
6tik 10 urtera bitarteko adina duten neskatilen %24,5a ez da lehen hezkuntzako eskolara joaten. Eskolara joaten diren neskatilen %55,3ak urtebete beranduago eskola uzten du edo kurtsoa errepikatzen du. Nepal da "2005erako 25".

Senegal
7tik 12 urtera bitarteko adina duten neskatilen %45ak ez du oinarrizko hezkuntzarik jasotzen; eta eskolara joaten direnek utzi egiten dute, hezkuntza-sistemaren baldintzak desegokiak direlako.

 
sareratu UNICEFekin programa 2003 | Web-gune hau gomendatu ezazu | Hasiera