Cerrar
Enr�date
Unicef
HizkuntzaEuskaraHizkuntza aukeratu
Bilatu

Mundu mailako egunak

foto
Zein hizkuntzatan eskuragarri: cas, cat, gal 

Esku Garbiketaren Mundu Eguna

Munduko pertsona gehienentzat oso ohikoa eta erraza da egunero eskuak garbitzea. Eskuak urez eta xaboiz garbitzea, berriz, ez da horren ohikoa. Munduan, milioika lagunek urez soilik garbitzen dituzte eskuak, baita"une kritikoak deiturikoetan ere: bazkaldu edo janaria prestatu aurretik, komunera joan ostean edota umetxo bati pixoihala aldatu ondoren.

foto
Zein hizkuntzatan eskuragarri: cas, cat, val, gal 

Giza Elkartasunaren Nazioarteko Eguna

Egun honi esker, herrien arteko harremanak funtsezkoak eta unibertsalak diren balioetan oinarritu beharko liratekeela eta horietako bat elkartasuna dela gogorarazten zaigu. Honetaz gain, gure ingurunea hobetzen lagunduko diguten eta gure inguruko arazoen konponbideekin konprometitzen gaituzten elkartasunezko jarrerak garatzera animatzen gaitu.
foto
Zein hizkuntzatan eskuragarri: cas, cat 

Migratzailearen Nazioarteko Eguna

Eskala handiko mugimendu migratzaileak izugarri areagotu dira azken urteotan.Egun, 150 milioi pertsona inguru euren jatorrizko herrialdeetatik kanpo bizi eta lan egiten dute.Ez da denbora gehiegi igaro Espainiatik Iparreko Europara eta Amerikara jotzen zutela migratzaileek, baina, egun, pertsona migratzaile ugari hartzen dituen herrialdea bilakatu da.


foto
Zein hizkuntzatan eskuragarri: cas, cat 

Giza Eskubideen Eguna



1950az geroztik, mundu osoan ospatzen da egun hau Giza Eskubideen Adierazpena gogoratze aldera.

Orrialdea 1 16 | Hurrengokoa | Azkena   |  Nora joan:   Nora joan
Gaurko eguna
Martxoa
  
30
Martxoa 2015
L M X J V S D
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
08 de Martxoa

Emakumearen Eskubideen eta Nazioarteko Bakearen Nazio Batuen Eguna

Garrantzitsua da emakumeak gizartean betetzen duen paperaren eta nazioarteko bakearen arteko lotura; harreman horren oinarrizko tresna berdintasuna da. Emakumeak gizarte baketsu baten garapenean ekarpenik egin dezake?



21 de Martxoa

Arraza Diskriminazioa Desagertzearen Aldeko Nazioarteko Eguna

Arrazismoa giza eskubideen eta giza duintasunaren urraketa da, baina, hala ere, denbora luzez iraun duen egoera da eta, gaur egun ere, mundu osoan milioika pertsonek arrazismoari aurre egin behar diote.



22 de Martxoa

Uraren Munduko Eguna

1992an, Nazio Batuen Batzar Orokorrak Uraren Munduko Eguna ospatzeko egun gisa finkatu zuen martxoaren 22a. Ura batzuetan ez dugu gure bizitzaren oinarrizko ondasun gisa baloratzen, eta ahaztu egiten zaigu munduan jende askok ez duela bizirauteko behar adina edateko urik. Uraren Mundu Eguna aukera paregabea da horiek guztiak gogora ekartzeko.





23 de Martxoa

Meteorologiaren Nazioarteko Eguna

Eguraldiak eta klimak ez dute muga geografikoen berri, eta, horrexegatik, horiek aztertzen dituzten zientziak –meteorologia eta klimatologia– garatzeko, zein horien aplikazioen ondoriozko onurak eskuratzeko, nazioarteko kooperazioa ezinbesteko elementua dela uste da mundu osoan.



24 de Martxoa

Tuberkulosiaren Nazioarteko Eguna

XIX. mendean, tuberkulosia garaiko epidemia larrienetakoa izan zen Europan eta Amerikan. Gaur egun, mende batetik gora iragan bada ere eta egoerak mundu osoan hobera egin badu ere, tuberkulosiak pertsona askoren osasun eta ongizatea mehatxatzen jarraitzen du.



Eskuragarritasuna W3C AA Maila     Creative Commons  Creative Commons(by)
Enrdate 2000 - 2015 UNICEF Espainia